la frogatzea. Ildo beretik, BLOk, besteak beste, PZLren 217.5 eta AAJLren 60.7 artikuluak eraldatu ditu, eta Espainiako antolamendu juridikoan Kontseiluaren 97/80 Zuzentaraua gehitu du, 1997ko abenduaren 15ekoa, sexuagatiko bereizkeria-kasuetako frogaren zamari buruzkoa. Bestalde, lan arloan, legegileak enplegu-emaileari ezarri dio kaleratzea bereizkeriazkoa ez dela frogatzeko froga-zama, sexua, arraza- edo etnia-jatorria, erlijioa edo iritziak, desgaitasuna, adina edo sexu-orientabidea dela bide bereizkeria-zantzuren bat antzematen bada (Lan Prozedurari buruzko Legearen 96. art.); esangura berean, Ipar Amerikako Auzitegi Gorenak askotan hautatutako «azterketa bereziki zorrotza» izenekoaren doktrina ezaguna erabiliz, Konstituzio Auzitegiak ere froga-zama trukatzea proposatzen du mota honetako kasuetan. Horrela, sexua aintzat hartuta tratu desberdina egin duela nori egotzi eta pertsona horrek egiaztatu behar du tratu desberdin hori ez dela bereizkeriazkoa, eta beraz, beste kasu batzuetan baino zorrotzago eta zehatzago egiaztatu behar du emandako tratu desberdina objektiboa eta arrazoizkoa dela eta ez duela inolako zerikusirik sexua aintzat hartuta egindako bereizkeriarekin (otsailaren 3ko 81/1982 KAE; apirilaren 22ko 82/1997 KAE; urtarrilaren 30eko 17/2003 KAE). Kasu horietan guztietan, bereizkeriazko tratua egitea nori leporatu eta pertsona horri dagokio «hartutako neurrien eta horien proportzionaltasunaren justifikazio objektibo eta arrazoizkoa gehitzea, behar den beste frogatuta dagoena» (goian aipatu abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 32. eta 36. art., tratu-berdintasuna eta bereizkeriarik eza aplikatzeko neurriei buruzkoak). Konstituzio Auzitegiak Konstituzioa neurri horiekin bat datorrela bermatzeko esaten dituenak hitzez hitz aipatzearren, EKren 14. artikuluan zehatz jasotako arrazoiren batekin lotuta omen dagoen tratu desberdinaren inguruan hurrengo hau egin behar da: «...bereizkuntzaren oinarri diren arrazoien analisi zehatza, Konstituzioko xedapenak bereizkuntza bereizkeria-arrazoi moduan esanbidez baztertu duen ezaugarria baita» (uztailaren 16ko 128/1987 KAE). Ildo bereko jurisprudentzia ugari dago (esanbidez aipatutako epaiaz gain, besteak beste, KAE hauek kontsultatu daitezke: urriaren 22ko 126/1986; abenduaren 22ko 207/1987; uztailaren 7ko 204/1988; urriaren 16ko 147/1995; martxoaren 11ko 47/1997; urtarrilaren 29ko 13/2001; irailaren 17ko 180/2001; otsailaren 14ko 39/2002, ekainaren 2ko 98/2003, urriaren 4ko 161/2004, etab.). 4. Berdintasuna Legearen aplikazioan Berdintasuna Legean araua ematen duenari dagokio, arau hori egitean aztertu berri ditugun irizpideak errespetatu behar baititu. Berdintasuna Legearen aplikazioan, aldiz, legea bera aplikatu behar dutenei dagokie, hau 333
Konstituzio zuzenbidearen.indd 333
20/11/07 16:49:31