Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 88

3.4. Bereizkeriaren susmopeko kategoriak Nabarmena da konstituziogilearen asmoa bereizkeria mota oro saihestea dela, inguruabarra edozein izanda ere; hau da, justifikazio objektibo eta arrazoizkoa ez duen tratu-desberdintasun oro saihestu nahi dira. Are gehiago, konstituziogileak EKren 14. artikuluan esanbidez aipatu nahi izan ditu bereziki larriak iruditzen zaizkion bereizkeria kasu batzuk (jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozial aintzat hartuta), bai giza duintasunari kalte egiten diotelako, bai historian etengabeko bereizkeriaren arrazoi izan zirelako, edo bai horietan aipatutako sektoreak gaur egun praktikan egoera makurrean daudelako. Horrek ez du esan nahi EKren 14. artikulua bereizkeria-kasuen zerrenda itxia denik (abuztuaren 3ko 75/1983 KAE). Izatez, legegileak ÂŤbestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialakÂť aipatu ditu, eta susmopeko kategoria horien artean esanbidez sartu ditu desgaitasuna, adina eta sexuorientabidearen ondoriozko bereizkeriak (abenduaren 30eko 62/2003 Legearen 27. art. eta h., tratu-berdintasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioa aplikatzeko neurriei buruzkoak). Modu horretan, egoera pertsonal edo sozial horietakoren bat oinarri duen tratu desberdin oro modu automatikoan bereizkeriaren susmopekoa izango da, eta horrek berehalako ondoreak ditu, besteak beste, froga-zama trukatzea. Hain zuzen ere, irizpide orokorraren arabera, tratu desberdina jasaten duela dioen pertsonak frogatu egin behar du tratu hori bereizkeriazkoa dela. Hala gertatzen da, esaterako, botere publikoen egintzei dagokienez: botere publikoen egintzen legitimitate-presuntzioaren printzipioa dela bide, froga-zama errekurtso-egilearen esku geratzen da, eta berak frogatu behar du erreklamazioa zein neurriren aurka egin eta neurri horrek eragindako bereizkeria edo, gutxienez, bereizkeria-zantzuak (ekainaren 14ko 49/1982 KAE; uztailaren 28ko 59/1982 KAE; ekainaren 1eko 49/1983 KAE; urriaren 5eko 79/1983 KAE; uztailaren 24ko 83/1984 KAE; martxoaren 21eko 38/1986 KAE; abenduaren 20ko 253/1988 KAE, etab.). Nolanahi den ere, EKren 14. artikuluan bereziki aipatutako bereizkeria-kasu batzuk jokoan daudenean, gauzak erabat aldatzen dira, froga-zama trukatu egiten da: tratu desberdinaren erantzuleak frogatu behar du tratu desberdin hori ez dela bereizkeriazkoa. Horren guztiaren adibide argia antolamendu juridikoak tratu desberdina duten kasuei emandako tratamendua da. Tratu desberdin hori, nola edo hala, hori jasan duen pertsonaren sexuari lotuta dago. Esangura horretan, BLOren 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, lege prozesalekin bat etorriz, alderdi auzi-jartzailearen alegazioen oinarria sexuagatiko bereizkeriajardunak diren prozeduretan, pertsona demandatuari dagokio hartutako neurrietan bereizkeriarik ez dagoela eta neurriok proportziozkoak dire332

Konstituzio zuzenbidearen.indd 332

12/11/07 11:49:54


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.