Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 80

dorioz, kasu horretarako arauketa berezia eskaintzen duenean —gogoan izan dezagun, adibidez, gertaera baten ondorioei berehala aurre egiteko bakar-bakarrik ematen den lege-dekretua, besteak beste, hondamendi ekologiko baten ondorioei aurre egiteko—, eta b) arauak berak sortzen duenean arauketa zehatza jasoko duen kategoria desberdina, arauketa partikularra Konstituzioaren arabera onargarri egiten duten egitezko inguruabarrak kontuan hartuta (adibidez, gutxietsita dagoen kolektibo bati mesede egiteko). Azken buruan, arau bereziak izaera bereko egoera bati erantzun behar dio, eta arrazoizko eta proportziozko neurri bat izan behar da egitezko kasuari dagokionez. 3. Berdintasuna Legean 3.1. Berdintasun materiala Berdintasunaren bigarren dimentsioa berdintasuna Legean da, arauak herritar guztiak berdin ukitzeaz gain, guztiak berdin tratatu behar baititu. Bada, zalantzarik gabe, herritar eta gizarte-kolektibo batzuk Legearen aurrean berdinak izan daitezke, baina eguneroko errealitatean ez dira berdinak, hau da, desberdintasun-egoeran daude. Horregatik, EKren 9.2 artikuluaren arabera, botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen, eta horrek argi esan nahi du konstituziogileak berak aitortzen duela errealitatean ez dela horrelakorik gertatzen, hala izango balitz, ez bailuke beharrizan hori ezarriko. Horrek esan nahi du botere publikoei eskatu ahal zaiela EKren 14. artikuluko berdintasun formala errespetatzeaz gain, EKren 9.2 artikuluak aipatutako berdintasun material edo benetakoa sustatu behar dutela (uztailaren 20ko 27/1981 KAE) eta, beraz, horri jarritako oztopoak gainditzeko jardun zehatzak egin behar dituztela. Azken buruan, botere publikoek askatasuna eta berdintasuna eragingarriak izateko eta gizarte-gatazkak konpontzeko baldintzak eta bide instituzionalak sustatzea lortu nahi da (martxoaren 16ko 6/1981 KAE eta apirilaren 8ko 11/1981 KAE). Horiek horrela, kontraesan baten aurrean gaudela dirudi: batetik, botere publikoei guztiak berdin hartzeko eskatzen zaie, baina bestetik, botere publikoei neurri zehatzak eskatzen zaizkie egoera makurrean daudenak egoera hobean daudenekin alderatuta benetako berdintasun-egoeran egon daitezen. Kontraesana itxurazkoa baino ez da: benetako berdintasunak ez du esan nahi guztiak berdin-berdin hartu behar direnik, horien egoera gorabehera; izan ere, egoera hobean daudenak eta bazterketa-, atzerapenegoeran, etab. daudenak berdin hartuko balira, desberdintasunak denboran 324

Konstituzio zuzenbidearen.indd 324

12/11/07 11:49:53


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu