Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 7

eta horiek aldarrikatzeari buruz hitz egiten baita. Horren arabera, ez dira modu enfatikoan aldarrikatu behar soilik, modu eragingarrian bultzatu behar dira. Zer diren definitzean eta Konstituzioan agertzen diren antzeko erakundeetatik bereiztean, doktrinan klasikoa den bereizketa planteatzen da: batetik, 1.1 artikulura bildutako balioak eta, bestetik, printzipio orokorrak, esaterako 9.3 artikuluan agertzen direnak (legezkotasuna, arauen arteko hierarkia, segurtasun juridikoa, etab.). Ñabardurak gorabehera, autore gehienek uste dute balioek eduki abstraktua dutela eta printzipioen formulazio juridikoa zehatzagoa dela. Horren eraginez, autore batzuek, eragingarritasun juridikoari helduz, hurrengoa adierazi dute: printzipioak zuzenean aplikatu daitezke; balioek, aldiz, arauei esangura ematen diete baina arau zehatzen beharra dute aplikatu ahal izateko. Espainiako konstituzio-jurisprudentziak printzipioei eta balioei buruzko polemika ez du ukitu nahi izan; bi kontzeptuak Konstituzioa interpretatzeko tresna gisa erabili eta lege-arau batzuk Konstituzioaren aurkakoak direla adierazteko aplikatu ditu (uztailaren 18ko 132/1989 KAE eta ekainaren 16ko 179/1994 KAE). Izatez, jurisprudentziak horien garrantzia argi utzi nahi izan du, eta horretarako, adierazi du antolamendu juridikoaren balio nagusi bat edo konstituzio-printzipio bat urratzea nahikoa dela konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa edo arazoa planteatzeko (uztailaren 7ko 116/1987 KAE). Horrez gain, jurisprudentziaren arabera, arau juridiko guztiak interpretatzerakoan, ez da oinarrizko printzipio edo balioekin aurkakotasunik sortu behar; are gehiago, horiek modu eragingarrian gauzatzea lortu behar da. 3. Subiranotasuna Konstituzioaren 1.2 artikulua subiranotasunari buruzkoa da. Horren arabera, Nazioaren subiranotasuna Espainiako herrian dago, eta herri horretatik sortzen dira estatuaren botereak. Formula hori Frantziako Konstituziotik hartuta dago, eta badirudi teoria politikoan «nazioaren subiranotasun» eta «herriaren subiranotasun» deitzen dena aipatzen duela. «Herri» eta «Nazio» hitzen arteko ohiko aurkakotasuna dela bide, eta iraganean nazioaren subiranotasunari edo herriaren subiranotasunari buruz hitz egitean sortzen ziren ondorio desberdinen eraginez (esaterako, sufragio-eskubideari lotuta), pentsa daiteke 1.2 artikuluan erabilitako formulak interpretazioarazoak eragin ditzakeela. Hala ere, gaur egun, doktrinaren ustez, nazioaren subiranotasunaren eta herriaren subiranotasunaren arteko bereizketak ez du inolako birtualtasun praktikorik, eta sufragioa herrialde demokratiko guztietan unibertsala denez, «nazio» kontzeptua eta «herri» kontzeptua ez dira bereizi behar. Horrenbestez, 1.2 artikulua interpretatzeko giltzarria ez 251

Konstituzio zuzenbidearen.indd 251

12/11/07 11:49:42


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu