Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 79

kubide subjektibo autonomoa, berez existitzen dena, horren edukia lotura juridiko zehatzen arabera ezartzen baita betiÂť (aipatutako abuztuaren 5eko 76/1983 KAE eta azaroaren 22ko 103/1983 KAE, etab.). b) Konstituzioak botere publikoei ezarritako betebeharra. Botere publikoek berdin hartu behar dituzte egitezko egoera berean dauden guztiak, eta hori estu-estutik lotuta dago EKren 9.3 artikuluko nahierakeriaren gaineko debekuarekin; izan ere, botere publikoek herritarrak ezin dituzte erabili nahi duten moduan, ezta modu desberdinean ere sexuaren, arrazaren, erlijioaren, eta abarren arabera. c) botere publikoen jardueraren muga, horiek jardute-esparrua baitute eta horren mugak ezin baitituzte gainditu. Mugak Konstituzioan ezarritako eskubideek osatzen dituzte. Orain, definitu berri dugun eskubidearen hiru dimentsio klasikoak aztertu behar ditugu: Legearen aurrean (Legea bat bera da herritar guztientzat, herritarrek ez dute pribilegiorik, guztiek egoera bera dute Legearen aurrean), Legean (araua ematen duen organoak egoera berean daudenak berdin tratatzen dituen arauketa ezarri behar du), eta Legearen aplikazioan (Administrazioak, epaileek eta auzitegiek, araua aplikatzerakoan, ezin diete tratu desberdina eman egoera berean daudenei). 2. Berdintasuna Legearen aurrean Berdintasunaren lehen dimentsioa Legearen aurreko berdintasuna da, hau da, berdintasun formala deitzen dena: Legea bat bera da herritar guztientzat (ezin da estamentu pribilegiodunik egon gizarte demokratiko batean) eta, beraz, Legeak guztiak berdin hartu behar ditu. Printzipioz, horrek esan nahi du Legeak unibertsala izan behar duela (horren baliozkotasunak herritar guztiak ukitzen ditu), orokorra eta abstraktua (guztientzat egin behar da, ez herritarren talde batentzat) eta iraunkorra (edo horren bokazioa izatea, hau da, etorkizunera proiektatu behar du, ez da egoera zehatzetarako eman behar, horietatik kanpo agortuta gera dadin). Funtsean, horrek guztiak lege partikularrak edo bereziak baztertuko lituzke (kasu bakarrean aplikatzeko modukoak). Horrenbestez, arau orokor moduan, berdintasun formalak eskatzen du arau guztiak orokorrak, abstraktuak, unibertsalak eta iraunkorrak izatea. Zernahi gisaz, inguruabar jakin batzuetan salbuespenak egin daitezke, Konstituzio Auzitegiak onartu duen moduan (abenduaren 9ko 166/1986 KAE). Bestela esanda: salbuespen moduan, lege partikularrak egin daitezke. Hori bi kasu desberdinetan onargarria da: a) arauak berehala eta zuzenean egitateetan gertatzen den desberdintasuna islatzen duenean eta, on323

Konstituzio zuzenbidearen.indd 323

12/11/07 11:49:53


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.