Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 77

12. ikasgaia

Berdintasun klausula orokorra

1. Kontzeptua eta izaera juridikoa Espainiako Konstituzioaren 14. artikuluan berdintasun-klausula orokorra jaso da, hurrengoa ezarri baita: «Espainiarrak legearen arabera berdinak dira, eta ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta». Artikulu hori I. tituluaren bigarren kapituluko —«Eskubideak eta askatasunak» izenekoa— lehenengoa da, eta modu horretan, konstituziogileak zer-nolako garrantzia eman nahi izan zion ikus daiteke. Berdintasuna, askatasunarekin batera, iraultzaile liberalen funtsezko aldarrikapenetako bat izan zen, Frantziako Iraultzako esapide entzutetsuan ikus dezakegunez: «askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna». Baina iraultzaile horiek aldarrikatzen zuten berdintasuna formala zen (herritar guztiek legearen aurrean berdinak izatea, gizarte-klase batzuek Antzinako Erregimenean izandako pribilegioen aurrez aurre; lehen, legeak eta horiek aplikatzen zituzten auzitegiak desberdinak ziren araua jaso behar zuenaren egoera pertsonalaren arabera), eta ez berdintasun materiala (ez zen aldarrikatzen guztiak berdinak izatea ekonomia-, gizarte-, kultura-egoerari eta abarri begira). Berdintasun kontzeptua, hasieran «formala» baino ez zena (berdintasuna «legearen aurrean»), garatu egin da eta berdintasun «materiala» da orain (berdintasuna «legean»); izan ere, gizabanakoen eta taldeen benetako egoerak ez dira berdinak eta, horren eraginez, konstituzio askok berdintasun hori benetakoa eta eragingarria izatea ezarri diete botere publikoei. Espainiako Konstituzioaren kasuan, berdintasuna hiru ikuspuntutatik jaso da: antolamendu juridikoaren balio nagusi bezala (1.1 art.) —otsailaren 18ko 8/1983 KAE eta azaroaren 14ko 216/1991 KAE—; es321

Konstituzio zuzenbidearen.indd 321

5/12/07 11:44:15


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.