Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 69

tako arrazoiak direla bide, Legearen arabera soilik ezar zitekeen, konstituziogileak lege-erreserbaren esanbidezko aipamenik egiten ez duen arren. Baina aipamen hori EKren 30.4 artikuluan egin da, hurrengo hau ezarri baita: «Legearen bidez arautu ahal izango dira herritarren eginbeharrak, arrisku larrietan, hondamendi-kasuetan edo lazeria publikoetan». Hori Babes Zibilaren urtarrilaren 21eko 2/1985 Legearen bidez egin da. Badirudi EKren 30. artikuluaren bi paragrafoetara bildutako zerbitzuen arteko desberdintasuna hurrengo hau dela: EKren 30.3 artikuluak aipatutako zerbitzu zibilak izaera erregular edo aldizkakoa izango luke (derrigorrezko zerbitzu militarrak eta ordezko gizarte-zerbitzuak ere izaera hori zuten), eta EKren 30.4 artikuluan aipatutako zerbitzua aldi baterakoa izango litzateke, hori justifikatzen duten inguruabar partikularrek irauten duten bitartean. 2.3. Tributu-eginbeharrak Konstituzioaren lehenengo tituluko bigarren kapituluaren bigarren atalean zehatzago araututa dagoen beste konstituzio-eginbehar bat «guztiok» gastu publikoei eusten laguntzeko dugun eginbeharra da, EKren 31. artikuluan jasotakoaren arabera. Eginbehar hori betebehar zehatzetan islatzen da, eta betebehar horiek Legeak ezarri behar ditu beti, EKren 31.1 eta 133. artikuluetan ezarritakoaren arabera (Pertsona Fisikoen Errentaren, Ondarearen, Sozietateen, eta abarren gaineko zergak arautzen dituztenekin gertatzen den bezala). Edozelan ere, Lege horiek konstituziogileak EKren 31.1 artikuluan ezarritako oinarrizko osagai batzuk errespetatu behar dituzte. Printzipioz, Espainian jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiak tributu-betebeharren subjektu pasiboak dira, naziotasun espainiarra izan zein ez. Konstituzioan «guztiak» hitza erabili da, bereizketarik egin gabe. Atzerritarrek eta ez-egoiliarrek ere Espainian zergak ordaintzeko betebeharra izan dezakete, bai zuzeneko zergak (Ezegoiliarren Errentaren gaineko Zerga), bai zeharkakoak (Balio Erantsiaren gaineko Zerga, zerga bereziak, etab.). Egia esan, pertsona horien zergapetzea legeetan eta Espainiak arlo horien inguruan sinatutako nazioarteko tratatuetan (zergapetze bikoitza, etab. saihesteko) jasotako arauketa zehatzaren araberakoa izango da. Tributu-betebeharren subjektu pasiboak deskribatu ondoren, Konstituzioan tributu-legeriak kasu guztietan errespetatu behar dituen oinarrizko osagai batzuk aipatzen dira: modu horretan, guztiek gastu publikoei eusten lagunduko dutela ezarri da, nork bere ekonomia-ahalbidearen arabera; horretarako, tributu-sistema zuzena ezarriko da, berdintasun- eta 313

Konstituzio zuzenbidearen.indd 313

12/11/07 11:49:51


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.