tzeko gai den beste subjektu batekiko lotura juridiko baten barruan eska daitezkeen jokabideak dira. Modu horretan, betebeharrak administrazio-izaerako egintza juridikoetatik sortzen dira, eta eginbehar bat pertsonak bete beharreko jokabide gisa zehazten dute. Horrenbestez, Konstituzioak herritarrei eginbehar juridikoak ezartzen dizkiela esan daiteke, eta Legearen arabera arautu eta garatzen direnean, betebehar zehatzetan zehazten dira. Ikus dezagun adibide bat: guztiek gastu publikoei eusten lagunduko dutela ezarri da EKren 31. artikuluan, eta hori eginbehar orokorra da eta legera igortzen du herritarrentzat betebehar zehatzak ezar ditzan; betebehar horiek juridikoki eska daitezke eta tributu-lege desberdinetan ezarrita daude, esaterako martxoaren 5eko 3/2004 Legegintzako Errege Dekretuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legearen Testu Bategina onesten duena, etab. Edozelan ere, lege-erreserba orokorrari buruz hitz egin daiteke konstituzio-eginbeharren arauketa zehatzari dagokionez; izan ere, banakako askatasuna mugatzen dutenez, Konstituzioaren lehenengo tituluan jasotako eskubide edo askatasunen bat ukituko dute beti, eta horri EKren 53.1 artikuluak eskatutako lege-erreserba aplikatu ahal izango zaio. Aurretik ere esan dudanez, eginbeharrak modu desberdinean jaso dira Konstituzioan: batzuk zehatzago arautu dira, eta beste batzuk aipatu baino ez dira egin. Lehenengoekin hasiko naiz, eta atala amaitzeko, bigarrenak gainetik ikusiko ditut. 2.2. Eginbehar militarrak eta kontzientzia-objekzioa Lehenengo eta behin, Espainia defenditzeko eginbeharra aipatu behar da, EKren 30. artikulura bildua. Konstituzioko beste eskubide batzuei gertatzen zaien bezala, alderdi bikoitza du: eskubidea eta eginbeharra da. Konstituzio-eskubidea den aldetik, espainiar guztiek Espainia defendatzeko eskubidea dutela jotzen da, baina Konstituzioan ez da beste ezer zehazten. Hori dela eta, legelariak eskubide horren arauketan askatasun handia du, bai arma-zerbitzua emateari dagokionez, bai karrera militarreko sarbideari dagokionez, betiere, Konstituzioko printzipioak errespetatuta, bereziki berdintasun-printzipioa eta, beraz, sexua aintzat hartuta egindako bereizkeria ororen debekua, EKren 14. artikuluan jasotakoa. Konstituzio-eginbeharra den aldetik, EKren 30.2 artikuluak Legearen esku utzi du espainiarren betebehar militarrak zehaztea. Eta, hain zuzen ere, betebehar horiek Zerbitzu Militarrari buruzko abenduaren 20ko 13/1991 LOn arautu ziren. Lege horrek, printzipioz, derrigorrezko zerbitzu militarra gizonezkoentzat ezarri zuen (zerbitzu militar hori, aurrerago ikusiko dugunez, 2002tik aurrera kendu zen). Baina, egiatan, Konstituzioak ez du derrigorrezko zerbitzu militarra ezarri; horren ordez, Legera jo309
Konstituzio zuzenbidearen.indd 309
12/11/07 11:49:51