Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 64

Estrasburgoko Auzitegiak Europako Hitzarmenera bildutako eskubideren bat urratu dela esanez gero, nola edo hala, Espainiako Konstituzioan aitortutako kasuan kasuko eskubidea urratu dela esaten da; urratze hori konpondu egin behar da eta, horretarako, babes-errekurtsoaren bidea ere erabiltzen da (abenduaren 16ko 245/1991 KAE). Konstituzio Auzitegiak onartu du Europako Erkidegoko Zuzenbideak oinarrizko eskubide eta askatasunak interpretatzeko irizpide moduan ere balio duela, EKren 10.2 artikuluak ezarritako esanguran (martxoaren 22ko 64/1991 KAE). Eta harago joz, juridikoki indar loteslerik ez duen Europako testu bat ere erabili du (Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Agiria, Nizan 2000. urtean onetsia) oinarrizko eskubideen interpretaziorako osagai laguntzaile moduan (otsailaren 27ko 53/2002 KAE eta azaroaren 30eko 292/2000 KAE). Horrenbestez, zer ez du egingo Europarako Konstituzioa ezartzen duen tratatua indarrean sartzen bada, batez ere, II. zatian agiri hori gehitzen duela eta tratatuaren I-111 eta II-112 artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuz gero? Zalantzarik gabe, Espainiak berretsitako eskubideei buruzko hitzarmena denez, Espainiako Konstituzioan aldarrikatutako eskubide eta askatasunak interpretatzeko eragingarria izango litzateke, 10.2 artikuluan ezarritako irismen orokorrarekin. Horren ondorioz, Konstituzio Auzitegiaren arabera, Europako konstituzio-tratatuak Estrasburgoko Auzitegiaren jurisprudentzia berea balitz bezala bereganatzen du, eta horren doktrina Espainiako antolamendu juridikoan sartuta dago EKren 10.2 artikulua dela bide. Beraz, horren inguruan sortutako zalantzak gorabehera, Konstituzio Auzitegiaren ustez, ez dago inolako arazorik Espainiako Konstituzioarekin bateratzeko (Konstituzio Auzitegiaren 1/2004 Adierazpena, abenduaren 13koa). 2. Konstituzio-eginbeharrak 2.1. Kontzeptua, izaera juridikoa eta arauketa Konstituzioaren I. tituluaren izenburua «Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak» da, eta titulu horretako II. kapituluaren bigarren atalarena, «Herritarren eskubideak eta eginbeharrak». Hori dela eta, Konstituzioak, eskubideez gain, eginbeharrak ere ezarri ditu. Nolanahi den ere, Konstituzioan aipatutako eginbehar guztiak ez dira atal horretara bildu, eta modu berean zehaztu ere ez dira egin. «Eginbehar» kontzeptuari dagokionez, eginbehar juridikoak eta betebeharrak bereizi egin ohi dira. Eginbehar juridikoek izaera orokorra dute eta jokabide gisa definitu daitezke, arauek zuzenean eskatzen dituzte; arauek eginbehar horiek betetzea soilik eskatzen dute. Betebeharrek izaera askoz zehatzagoa dute, eta horiek betetzea eska308

Konstituzio zuzenbidearen.indd 308

12/11/07 11:49:50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu