Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 63

11ko 196/1987 KAE). Zernahi gisaz, nabarmena da ez dagoela «oinarrizko edukiaren» adigai orokorrik eskubide guztietarako, eta eskubide bakoitza eta horien inguruabarrak aztertzean ezarriko dela legeriak «oinarrizko edukia» errespetatzen duen edo ez. 1.7. Interpretazioa Konstituzio-eskubideak interpretatzean, kontuan hartu beharreko lehen irizpidea askatasunari mesede egiten dion interpretazio-printzipioa da; hau da, eskubideen eragingarritasunari eta horien egikaritzari mesederik handiena egiten dion interpretazioa hautatu behar da (pro libertate printzipioa). Horrenbestez, erabateko eragingarritasuna murriztu edo horri aurka egiten dioten interpretazioak eskubideen lesioak dira, eta gure antolamenduan ez dira onartzeko modukoak, Konstituzioa Auzitegiak behin eta berriro adierazi duen moduan (KAE hauek: maiatzaren 6ko 34/1983, uztailaren 21eko 64/1983 eta 65/1983, abenduaren 26ko 126/1984, abenduaren 26ko 126/1984, urtarrilaren 18ko 4/1985, ekainaren 3ko 73/1986, urtarrilaren 21eko 2/1987, ekainaren 8ko 112/1988, otsailaren 15eko 24/1990, otsailaren 14ko 32/1991, etab.). Baina irizpide orokor horrekin batera, Konstituzioak beste interpretazio-irizpide bat sartu du esanbidez 10.2 artikuluan, hurrengoa ezarri baita: «Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko eskubideei eta askatasunei buruzko arauak interpretatuko dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta gai berberen inguruan Espainiak berretsi dituen nazioarteko tratatuak eta akordioak kontuan hartuta». Horrek bide berria ireki du; izan ere, eskubideak interpretatzean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta gai horren inguruan Espainiak berretsi dituen nazioarteko tratatuak eta akordioak kontuan hartzean, Konstituzio Auzitegiak horietara jo ahal izan du, batez ere, eskubide baten edukia zabaldu eta osatu nahi denean, barne esparruan aitortu eta aplikatu ohi den moduan. Baina, horrez gain, beste urrats bat egin da: EKren 10.2 artikuluaren bidez Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen babesean (batez ere, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena, 1950ekoa) sortutako organoek eta, zehatzago, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (egoitza Estrasburgon duenak) eskubideak interpretatzeko egindako lanari esker, hitzarmena aplikatu eta interpretatzearen inguruko jurisprudentzia aberats eta ugariak eragin erabakigarria izan du Espainiako Auzitegien jurisprudentzian. Izatez, Espainiak GEEAren jurisprudentzia horretara jo dezake, EKren 10.2 artikulua dela bide, eta Espainiako auzitegiek asko erabili dute, batez ere, Konstituzio Auzitegiak, Espainiako antolamendu juridikoan araututako eskubideak interpretatzeko. Konstituzio Auzitegiak berak adierazi du 307

Konstituzio zuzenbidearen.indd 307

12/11/07 11:49:50


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.