Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 61

la hartu behar da kontuan; izan ere, emigrazioaren eta asiloaren fenomenoek estatuaren mugak askogatik gainditzen dituzte eta Europar Batasuneko kide guztientzat irizpide erkideak erabiliz arautu behar dira. 1.6. Mugak Konstituzio-eskubideak, eskubide subjektibo guztien moduan, ez dira eskubide absolutuak, Konstituzio Auzitegiak hasiera-hasieratik esan duen bezala (apirilaren 8ko 11/1981 KAE). Izan ere, horiek egikaritzean mugak daude, eta horiek gainditzea ez-legitimoa edo gehiegizkoa da. Muga horien motari dagokionez, barruko eta kanpoko mugei buruz hitz egin ohi da. Barruko mugen bidez, eskubidearen edukia definitzen da, eskubidea eratzeko balio dutelako eta barru-barrukoak direlako. Adibidez, nazioaren lurraldean askatasunez ibiltzeko eskubidea ezin da alegatu beste ibilgailu batekin nahita talka egitea justifikatzeko, askatasunez zirkulatzeko eskubideak ez baitu zerikusirik jokabide horrekin. Xede horrekin eskubide horretara jotzea eskubide-abusua izango litzateke argi eta garbi, eta hori Kode Zibilaren 7.2 artikuluan debekatuta dago. Bestalde, kanpoko mugak eskubidearen izaerari ez datxezkionak dira; kanpotik ezartzen zaizkio eskubidearen egikaritza legitimoari. Kanpoko mugen barruan esanbidezko mugei eta muga inplizituei buruz hitz egin ohi da, eta Konstituzio Auzitegiak berak bereizketa hori jaso du; izan ere, Konstituzio Auzitegiaren arabera, oinarrizko eskubideen egikaritzak Konstituzioak eskubide bakoitza definitzean esanbidez ezarri dituen mugak errespetatu behar ditu, edo bestela, Konstituziotik zeharka edo modu bitartezkoan ondorioztatzen direnak, Konstituzioak babestu dituen beste eskubide batzuk gordetzeko beharra dela-eta justifikatuta daudenak (ekainaren 27ko 120/1990 KAE). Kanpoko muga batzuk antolamendu juridikoan esanbidez jaso dira, izaera orokorrarekin (gainerakoen eskubideen egikaritza oinarrizko eskubide baten egikaritzaren muga moduan, EKren 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera), edo, bestela, izaera zehatzarekin (esaterako, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea adierazpen, ekoizpen eta sormen literario, artistiko, zientifiko eta teknikorako askatasunei dagokienez, edo informaziorako eskubidea, EKren 20.4 artikuluan ezarritakoaren arabera). Esanbidezko muga horiez gain, beste batzuk ere badira, eta esanbidez jasota egon ez arren, eskubideen egikaritzaren logikak eta antolamendu juridikoak ezartzen ditu, betiere, Konstituzioak babestutako ondasunak oinarri dituztenean (ez da nahiko printzipio orokor zehaztugabeak soilik oinarri hartuta egitea). Konstituzio Auzitegiak argi utzi duen moduan, argi dago gizarte-xede batzuk eskubi305

Konstituzio zuzenbidearen.indd 305

20/11/07 16:49:27


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.