Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 55

naziotasuna legeak ezarritakoaren arabera eskuratu, gorde eta galtzen da, kasu honetan, Kode Zibilaren lehenengo liburuko lehenengo tituluak ezartzen duen eran), edonola ere, baldintza argi batzuk ezarri ditu, eta legegileak horiei men egin behar die: lehenengo eta behin, jatorriz espainiarra denari ezin izango zaio bere naziotasuna kendu (EKren 11.2 art.), hau da, Espainiako naziotasuna eskuratzen dutenei naziotasun hori kendu ahal zaie, baina inoiz ez jatorriz espainiar direnei —azken horiek naziotasun horri uko egiten badiote soilik gal dezakete—. Bigarren, EKren 11.3 artikulua dela bide naziotasun bikoitzaren erakunde juridikoa Konstituziora bildu da. Horren bidez, pertsona batek naziotasun-lotura estatu batekin baino gehiagorekin izan dezake. Konstituzioan, naziotasun bikoitza Iberoamerikako herrietara edo Espainiarekin lotura berezia duten edo izan duten herrietara mugatu da. Horrez gain, espainiarrei baimena ematen zaie herri horietako naziotasuna eskuratzeko sorterriko naziotasuna galdu gabe, baita herri horiek beren herritarrei elkarrekiko antzeko eskubiderik aitortzen ez dietenean ere. 1.5.1. Atzerritarrek konstituzio-eskubideak egikaritzea Bestalde, EKren 13. artikuluan, besteak beste, eskubideen egikaritza naziotasunaren arabera jaso da. Modu horretan, espainiarrek soilik dituzte eskubide jakin batzuk, hala nola izaera politikoa dutenak, eta horretatik kanpo geratzen dira espainiar ez direnak, sufragio aktibo eta pasiborako eskubideei dagokienez izan ezik; azken horietan, elkarrekikotasuna badago eta tratatu bidez edo lege bidez ezartzen bada, kasu batzuetan espainiar ez diren herritarrek egikaritu ditzakete (gogoan izan dezagun Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren kasua: udal-hauteskundeetan eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte har dezakete Espainian egoitza izanez gero). 13.2 artikuluaren gaur egungo idazketak 1992ko konstituzio-eraldaketa du oinarri. Eraldaketa hori behar-beharrezkoa izan zen Maastrichteko Tratatua berretsi ahal izateko. Konstituzioaren jatorrizko testuan sufragio aktiboaren kasua soilik ezarrita zegoen, eta testua aldatu behar izan zen, sufragio pasiboa ere sartzeko. Izatez, Europako Erkidegoaren Tratatuko 17-22. artikuluetan erakunde berri bat jaso da, naziotasunaren parekoa, Europar Batasuneko herritartasun izenekoa. Erakunde horrek ez du naziotasunaren erakundea aldatzen, osatu baino, eskubide eta eginbehar berriak gehitzen baititu, besteak beste, Europar Batasunean zirkulatzeko eta bizitzeko askatasuna; sufragio-eskubidea udal-hauteskundeetan eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan Europar Batasuneko zein estatu kidetan bizilekua izan eta estatu horretan, naziotasuna gorabehera; Europar Batasuneko estatu kideek hirugarren estatuetan duten babes diplomatiko eta kontsularra; Europako 299

Konstituzio zuzenbidearen.indd 299

12/11/07 11:49:49


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.