Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 54

1.5. Egikaritza-baldintzak Lehenengo tituluaren I. kapituluan, batez ere, titulu horretan jasotako eskubideak egikaritzeko baldintzak ezarri dira, baina salbuespen moduan, eskubide bereziren bat jaso da, esaterako asilo-eskubidea (EKren 13.4 art.). Kapitulu honetan ez da arlo horren arauketa agortzen eskubideen egikaritzari dagokionez, baina egikaritza horri buruzko gidalerro batzuk finkatzen dira, bi araubide desberdin erabiliz naziotasun espainiarra duen edo ez kontuan hartuta eta eskubideak erabat egikaritzeko baldintza orokorretako bat argi eta garbi ezarriz: adin-nagusitasuna. Zernahi gisaz, gai horren arauketa ez da Konstituzioan agortzen, testu horretan oinarrizko printzipio batzuk soilik zehaztu baitira. Printzipio horiek legeria arruntean zehazten dira, batez ere Kode Zibilean (eta, zehatzago, I. liburuan, pertsonei buruzkoan). Eskubideen egikaritzari buruz hitz egitean, ezinbestekoa da gaitasun juridikoaren eta jarduteko gaitasunaren arteko bereizketa klasikoa aipatzea. Gaitasun juridikoa antolamendu juridikoak eskubide eta betebeharren titular izateko eskatzen duen baldintza da. Pertsona guztiek berezkoa dute hori. Bestalde, jarduteko gaitasuna egozten zaizkion eskubide eta betebeharrak egikaritzeko edo praktikan ipintzeko eta egintzak eragingarritasun juridikoarekin egiteko gaitasunari dagokio. Konstituzio-eskubideen arloan, gaitasun juridikoa eskubide horiek egikaritzeko nahitaezko baldintza da, baina ez behar den bestekoa; izan ere, batzuetan, gaitasun juridikoaz gain jarduteko gaitasuna behar da: esaterako, adingabeek ezin dituzte eskubide guztiak egikaritu (adibidez, boto-eskubidea), gaitasun juridikoa duten arren ez baitute jarduteko gaitasunik. Hain zuzen ere, EKren lehenengo tituluaren lehenengo kapituluan eskubideak egikaritzeko baldintza horietako batzuk jaso dira. EKren 12. artikuluan adin-nagusitasuna aipatu da, Espainian hamazortzi urte betetzean erdiesten dena. Adin-nagusitasun hori eskubideak egikaritzeko, hau da, jarduteko gaitasun osoa eskuratzeko baldintzetako bat da, baina gure antolamendu juridikoan, salbuespen moduan, eskubide batzuk adin horren aurretik egikaritu daitezke (adingabe bat hamazortzi urte bete aurretik ezkondu daiteke edo testamentua egin baldintza jakin batzuetan, hezkuntza-zentroetan organoak hautatzen parte har dezake, etab.); era berean, adin horren aurretik erantzukizun juridikoak eskatu ahal zaizkio (izatez, delitu-egintzengatik erantzukizunak eskatu ahal zaizkio adin-nagusitasuna erdietsi aurretik, zigor-legerian eta adingabeen legerian ezarritakoaren arabera). Oinarrizko eskubideak osorik egikaritzeko beste baldintza bat naziotasuna da. EKren 11. artikulua monografikoa da horren inguruan, eta horren arauketa lege arruntera igorri arren (11.1 artikuluaren arabera, Espainiako 298

Konstituzio zuzenbidearen.indd 298

12/11/07 11:49:49


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu