Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 51

aktiboagoan inplikatu behar dira, horiek bermatzeko (ingurumenerako eta aisialdirako eskubidea, osasuna babesteko eskubidea, etab.). 1.3. Eragingarritasuna EKren 53.1 artikuluak konstituzio-eskubideen eragingarritasun orokorra bermatzen du; izan ere, lehenengo tituluko bigarren kapituluan jasotako eskubide eta askatasunak lotesleak dira botere publiko guztientzat. Egia esan, EKren 53.1 artikuluak EKren 9.1 artikuluaren printzipio orokorra berretsi egiten du, hots: herritarrak eta botere publikoak Konstituzioaren eta antolamendu juridikoaren gainerako arauen mende daude. Printzipio hori zehaztu egiten da, konstituzio-eskubideei dagokienez eta botere publikoentzat lotesleak direla esanda. Modu horretan, konstituzio-eskubide horiek benetako eskubideak dira, botere publikoei osorik eta zuzenean eskatu ahal zaizkie, baina, ikusi dugunez, horiek duten babesa desberdina da kapitulu horretako lehenengo atalean edo bigarrenean dauden kontuan hartuta. Aitzitik, hirugarren kapituluko gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkariak ez dira benetako eskubide subjektiboak, botere publikoei eskatu ahal zaizkienak, baina antolamendu juridikoa osatzen dute eta legegilearentzako benetako manuak eta mugak dira. Konstituzio-eskubideek botere publikoen aurrean duten eragingarritasuna bermatuta dago, euren jatorriarekin bat etorriz: izatez, eskubide horiek estatuaren boterearen aurreko muga moduan sortu ziren, botere publikoaren aurreko askatasun-esparruaren berme moduan. Arazoa partikularren aurrean ere eragingarritasuna bermatu behar denean planteatzen da. Azken kasu horretan, gauzak desberdinak dira: egia da EKren 9.1 artikuluan guztiak (herritarrak eta botere publikoak) antolamendu juridikoaren mende daudela ezarri dela, eta horrek konstituzio-eskubideak eta -askatasunak barruan hartuko lituzke. Hala ere, Konstituzioak eskubideak eta askatasunak 53.1 artikuluan zehatz aipatzen dituenean (ÂŤTitulu honen bigarren kapituluan aitortutako eskubide eta askatasunak lotesleak dira botere publiko guztientzatÂť), botere publikoentzat lotesleak direla esaten da, partikularrak aipatu gabe. Bestela esanda: botere publikoek konstituzio-eskubideekiko duten lotura (eragingarritasun juridiko bertikala) berehalakoa edo zuzena da, baina partikularrena (eragingarritasun juridiko horizontala) askoz Ăąabartuago dago eta zeharkakoa edo bitartekoa dela esan izan da (izan ere, zenbaiten esanetan, partikularrentzat loteslea da botere publikoek eragingarri egiten dituzten heinean, batez ere, legegintza-jardunaren eta auzitegien eginkizunaren bidez). Konstituzio-eskubideek partikularren aurrean duten eragingarritasuna zeharka aplikatzen da: lotura juridiko-pribatu batean konstituzio295

Konstituzio zuzenbidearen.indd 295

12/11/07 11:49:49


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.