alegatzeko moduko uziei begira. Baina zuzenean aplikatzeko moduko arau juridikorik izan ez arren, arau programatikoak ditu eta garrantzi handiko erabaki politikoak modu ospetsuan islatzen ditu. Hori dela bide, Konstituzioaren interpreteak konstituzio-arauen esangura interpretatzeko irizpideak ditu eta partikularrek eta botere publikoek jokabide- eta erreferentzia-jarraibideak dituzte jarduteko eta Konstituzioaren eduki desberdinak garatzeko. Konstituzio Auzitegiak legeen hitzaurreei buruz hitz egitean esandakoaren parafrasia eginez, balio arau-emailerik ez duela baina Konstituzioa interpretatzeko balio duela esan dezakegu (KAE hauek: azaroaren 12ko 36/1981, urtarrilaren 28ko 1/1982, azaroaren 4ko 62/1982, ekainaren 26ko 82/1986). 2. Espainia, zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa Konstituzioaren 1.1 artikuluan hurrengo hau esaten da: Espainiak zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa eratzen du, eta, bere antolamendu juridikoaren balio nagusi bezala, askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa aldarrikatzen ditu. Lehengo eta behin, Espainia zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa izateari aipamen egin behar diogu. Zuzenbideko estatuaren adierazpena Robert von Mohlek ezarri zuen XIX. mendearen hasieran, zuzenbide publikoaren dogmatika alemanaren barruan, modu arrazionalean antolatutako estatuari buruz hitz egiteko. Kontzeptu horrek doktrina frantsesak emandako osagaiak biltzen ditu, hots, legearen nagusitasuna borondate orokorraren adierazpen gisa, eta antz handia du Rule Of Law kontzeptu anglosaxoiarekin, botere politikoa mugatzeko helburu argia baitu. Beraz, hurrengo ezaugarri hauek izango dituela jotzen da: legearen inperioa, zuzenbidearen nagusitasuna, legezkotasun-printzipioaren indarraldia, boterebanaketa, botere betearazletik eta legegiletik indenpendentea den botere judiziala bereziki azpimarratuz eta, nola ez, oinarrizko eskubide eta askatasunen aitorpena eta horiek modu eragingarrian bermatzea. Behin XX. mendearen lehen herena igarota, zuzenbideko estatu klasikoaren kontzeptuak, erregimen liberalarekin identifikatuak, aurrerapausoa eman zuen: eskubideen aitorpen juridikoaren eta horiek guztien artean modu eragingarri eta benetakoan praktikan ipintzearen artean dagoen desberdintasuna gainditu nahi zen, botere publikoen zuzeneko esku-hartzea sustatuz. Botere publiko horiek ez zuten zaintze-eginkizun hutsa egingo (ÂŤEstatu jendarmearenÂť edo ÂŤestatu abstentzionistarenÂť ildo klasikoan); horren ordez, estatuak gizartean eta ekonomian modu aktiboan esku hartuko du, prozesu ekonomikoa eta horren protagonista nagusiak arautuko ditu, gizarte-desberdintasunak zuzentzeko eta banakako eskubideak eta es248
Konstituzio zuzenbidearen.indd 248
12/11/07 11:49:41