11. ikasgaia
Konstituzioko eskubide eta eginbeharren teoria orokorra
1. Konstituzio-eskubideak 1.1. Kontzeptua, izaera juridikoa eta arauketa Konstituzioaren atal dogmatikoan, I. tituluan, eskubideen adierazpena jaso da. Eskubide horiek konstituzio-sistema demokratikoaren oinarrizko osagaia dira, horiek gabe ezin da-eta demokraziari buruz hitz egin eta, gainera, boterearen muga dira. Konstituzio Auzitegiak uztailaren 14ko 25/1981 epaian adierazi duenez, eskubideak ikuspuntu bikoitzetik azter daitezke: batetik, gizarte demokratikoaren balioak islatzen dituzte («...nazio erkidegoaren antolamendu objektiboaren funtsezko osagaiak, erkidego hori elkarbizitza zuzen eta baketsurako esparrua den heinean, historian zuzenbideko estatuan islatua eta, geroago, zuzenbideko estatu sozialean edo zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoan...») eta, bestetik, herritarren eskubide subjektiboak dira («...eskubide subjektiboak, gizabanakoen eskubideak, baina ez herritarren eskubide hutsak esangura hertsian, baizik eta status juridiko jakin bat edo existentzia-esparru baten askatasuna bermatzen duten neurrian»). Eskubideon izaerari dagokionez, aipatutako teoria ugarien artean, hurrengo hauek azpimarratuko genituzke: a) tesi iusnaturalista: oinarrizko eskubideak Konstituzioaren eta antolamendu juridikoaren aurrekoak direla defendatzen du, giza izaeratik eta duintasunetik eratorri baitira; b) tesi positibista: eskubideak antolamendu juridikoak jasotzen dituen neurrian soilik existitzen dira; eta c) tesi mistoa: eskubideen jatorria antolamendu juri291
Konstituzio zuzenbidearen.indd 291
5/12/07 11:44:11