10. ikasgaia
1978ko konstituzioan definitutako araubide politikoaren oinarriak, balioak eta printzipioak: hitzaurrea eta atariko titulua
1. Konstituzioaren hitzaurrea 1978ko Konstituzioaren hitzaurrean testuan definitutako araubide politikoaren funtsezko oinarriak jaso dira. Testuaren arabera, Espainiako nazioak, justizia, askatasuna eta segurtasuna ezarri, eta hura osatzen duten guztien ongia sustatu nahi du, eta, bere subiranotasuna erabiliz, hurrengo borondatea aldarrikatu du: a) Bizikidetasun demokratikoa bermatzea, Konstituzioaren eta legeen barruan, ekonomia- eta gizarte-ordena zuzenaren arabera. b) Zuzenbideko estatua indartzea, lege-agintea herri-nahiaren azalpen bezala ziurtatuz. c) Espainiar guztiak eta Espainiako herri guztiak babestea giza eskubideen egikaritzan, baita beraien kultura eta tradizioak, hizkuntzak eta erakundeak ere. d) Kultura eta ekonomiaren garapena sustatzea, guztiei bizi-maila duina ziurtatzeko. e) Gizarte demokratiko aurrerakoia ezartzea. f) Elkarlanean aritzea lurreko herri guztien artean harreman baketsuak izan daitezen eta lankidetza eragingarria sendo dadin. Hitzaurre horren eragingarritasun juridikoari dagokionez, doktrinaren arabera, ez du xedapen-izaerarik, eta ez du jasotzen benetako arau juridikorik, hau da, ezin da oinarria izan jurisdikzio-organoen aurrean zuzenean 247
Konstituzio zuzenbidearen.indd 247
5/12/07 11:44:04