Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 289

6.1.3. Setio-egoera Eskubide eta askatasunak etetearen kasurik larriena «setio-egoera» adieraztean gertatzen da. Hori gertatzen denean edo Espainiaren subiranotasunaren edo independentziaren, lurralde-osotasunaren edo konstituzioantolamenduaren aurka altxamendua edo indar-egintza gertatzeko mehatxua dagoenean eta beste bitarteko batzuk erabiliz konpondu ezin denean (ez bakarrik gerraren kasuan, xedapena zabalagoa da), Gobernuak Diputatuen Kongresuari setio-egoera adieraztea proposatu diezaioke. Setioegoera Diputatuen Kongresuko erabateko gehiengoak adieraziko du, eta Kongresuak finkatuko ditu haren lurralde-esparrua, iraupena eta baldintzak (EKren 116.4 art.). Krisi-egoerak eskatzen duen beste iraun dezake, eta horren adierazpenean finkatutako epeak errespetatu behar dira. Hori dela eta, epeak iraungitzen badira, adierazpena berriztatu egin behar da. Adierazpen hori eragin zuten inguruabarrak indarraldiaren epea igaro aurretik desagertzen badira, Ganberak setio-egoeraren adierazpena bertan behera utzi dezake. Setio-egoeraren adierazpenean har daitezkeen neurriak alarma- eta salbuespen-egoeretarako ezarritako berberak dira, beste bat gehituta: EKren 17.3 artikuluan ezarritako atxilotuaren bermeak aldi baterako etetea (EKren 55.1 art./ASSELOren 32.3 art.). Setio-egoera dela bide, Gobernuak Konstituzioan eta lege horretan ezarritako eginkizun guztiak bere gain hartuko ditu. Hori dela eta, nolabait esateko, agintari publikoen jarduera guztiak «militarizatu» egiten dira, agintari publikoen jarduna agintaritzaren eta diziplina militarraren mende jartzen baita, betiere, Gobernuaren zuzendaritzapean. Modu horretan, Gobernuak bidezko neurriak betearazteko bere agintepean izendatzen duen agintari militarrak bandoak argitaratu eta zabalduko ditu, eta horietan beharrezkoak diren neurriak jasoko dira, Konstituzioarekin, lege honekin eta setio-egoeraren adierazpeneko baldintzekin bat etorriz. Horrez gain, Kongresuak ezarriko du zer delitu geratzen diren jurisdikzio militarraren mende setio-egoera indarrean dagoen bitartean. Agintari zibilei dagokienez, horiek agintari militarren esku utzi ez diren ahalmenak egikaritzen jarraituko dute, eta agintari militarrei horiek eskatutako informazioak emango dizkiete, baita ordena publikoaren inguruan entzuten dituzten albiste guztiak ere. 6.2. Eskubideak eta askatasunak gizabanako jakin batzuentzat etetea Salbuespen- eta setio-egoeren babesean gertatzen den eskubide eta askatasunen etete orokorraz gain, EKren 55.2 artikuluan eskubide eta askatasun batzuk gizabanako jakin batzuentzat etetea ezarri da. Zuzenbideko estatuak erronka berriei aurre egin behar die, esaterako terrorismoari eta 533

Konstituzio zuzenbidearen.indd 533

12/11/07 11:50:26


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu