Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 284

diren neurriak iragankorrak izan behar direla eta inola ere ezin direla luzatu krisi-egoerak irauten duena baino gehiago, egoera hori gainditzeko adierazten baitira. Horrek azalduko luke iraupen-epe oso laburrak ezartzea, eta horiek inola ere gainditzeko modukoak ez izatea. Era berean, ez da ahaztu behar botere betearazleari emandako aparteko ahalmenak ez direla mugagabeak, antolamenduak argi eta garbi tasatzen baititu; horien erabilerak krisiaren izaerarekin, hedadurarekin eta intentsitatearekin proportzionala izan behar du, eta modu murriztailean interpretatu behar dira, eskubideen arau murriztaile guztiekin gertatzen den moduan. Nola ez, egoera horien indarraldia amaitzen denean, eragingarritasunik gabe geratuko dira agintari eskudunei zehapen arloan eta prebentzio-jardunen inguruan dagozkien eskumen guztiak, baita horiek direla bide hartutako neurriak ere, salbu eta zehapenak irmoak direnean. Publizitate-bermeei dagokienez, egoera horien adierazpena berehala argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta nahitaez zabaldu beharko dute aurretik zehaztutako komunikabide publikoek eta pribatuek, eta argitaratu eta berehala indarrean jarriko dira. Era berean, nahitaez zabaldu beharko dira agintari eskudunek horiek indarrean dauden bitartean emandako xedapenak. EKren 116. artikuluan eta hori garatzeko LOn hiru salbuespen-egoera ezarri dira, eta horiek eskubideen muga edo murrizketa handiagoak ezartzen dituzte kasuan-kasuan: modu horretan, printzipioz, «alarma-egoeraren» kasuan hartu beharreko neurriek ez dakarte eskubideak etetea, horiek egikaritzeko muga batzuk baino, eta, oro har, hondamendi naturalei, istripuei, epidemiei, eta abarri aurre egiteko pentsatuta daude. Murrizketei dagokienez, hurrengo maila «salbuespen-egoerak» izango luke, ordena publikoaren eraldatze larrien kasuan aldarrikatzen den horrek; egoera horretan eskubide eta askatasun batzuen murrizketa argiak daude. Eskubide-murrizketaren gorengo maila «setio-egoeran» gertatzen da, eta hori estatuaren aurkako zuzeneko erasoen aurrean soilik aldarrikatzen da. 6.1.1. Alarma-egoera ASSELOren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, «alarma-egoera» kasu hauetan adieraz daiteke: hondamendi edo ezbehar publikoak (lurrikarak, uholdeak, hiriko eta basoko suak, neurri handiko istripuak); osasunkrisiak (epidemiak, kutsadura-egoera larriak); lehen mailako beharrizana duten produktuen hornikuntzarik ez izatea edo erkidegorako ezinbestekoak diren zerbitzu publikoak gelditzea —Konstituzioan greba-eskubidearen eta gatazka kolektiboko neurriak hartzearen ingurukoa betetzen ez denean eta artikulu honetan ezarritako inguruabarren bat gertatzen de528

Konstituzio zuzenbidearen.indd 528

12/11/07 11:50:25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu