Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 283

kasuan izan ezik—, 3. art. —torturaren debekua—, 4.1 art. —esklabotasunaren debekua—, eta 7. art. —zigor-legezkotasunaren printzipioa—). Indargabetzea gertatzen bada, Europako Kontseiluko Idazkari Nagusiari informazioa eman behar zaio hartutako neurrien eta horien oinarri izan diren arrazoien inguruan, baita neurri horiek indarrean egoteari utzi dioten dataren inguruan ere, data horretatik aurrera hitzarmeneko xedapenak berriro ere indarrean jartzen dira eta. 6.1. Eskubide eta askatasunen mugatze eta etete orokorrak Eskubide eta askatasunen mugatze eta etete orokor horiek, hau da, pertsona guztiei aplikatzeko moduko horiek, EKren 55.1 artikuluan ezarrita daudenak, justifikatuta daude elkarbizitza baketsua eta konstituzio-normaltasuna arrisku larrian jarri dezaketen gertaera jakin batzuen aurrean. EKren 55.1 artikuluak EKren 116. artikulura igortzen du, horretan arautzen baitira egoera mota horiek, hots, alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak. EKren 116. artikulua, era berean, 4/1981 Lege Organikoak, Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerei buruzkoak, garatu du. Egoera horiek aitortzen diren kasuan, oinarrizko eskubide batzuen eta ez guztien egikaritza mugatu edo eteten da, eta botere betearazlearen eskumenak handitzen dira, batez ere polizia arloan. Salbuespen-egoera horien babesean botere betearazlearen abusuak saihesteko, EKren 116.5 artikuluan ezarri da Kongresua ezin dela desegin egoera horietatik bat adierazita dagoen bitartean, eta ganberen eta estatuko beste konstituzio-botereen jardunbidea ezin izango dela geldiarazi; ganberak bilkura-alditik kanpo egongo balira, ganberetarako deialdia berehalakoan egingo litzateke. Behin Kongresua desegin edo haren agintaldia amaituta, aipatu egoeretatik edozein gertatzen bada, Diputazio Iraunkorrak bereganatuko ditu Kongresuaren eskumenak. Alarma-, salbuespen- edo setio-egoera adierazten den kasuetan, Diputatuen Kongresuan aplikatu beharreko prozeduren inguruko guztia Kongresuko Araudiaren 162-165. artikuluetan araututa dago. Bestalde, EKren 116.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, alarma-, salbuespen- edo setio-egoera adierazteak ez du aldaraziko Konstituzioan eta legeetan aitortu den printzipioa, Gobernuaren eta beraren agenteen erantzukizunari buruzkoa. Izan ere, egoerak indarrean dauden bitartean emandako egintza eta xedapen guztiak aurkaratzeko modukoak izango dira auzitegietan, eta nola ez, pertsona batzuek haiei egozteko modukoak ez diren egintzengatik zuzenean edo haien ondasunetan kalteak edo galerak jasaten badituzte, kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute. Era berean, kontuan izan behar da «egoera» horien babesean, hau da, autore batzuek «salbuespen-egoera» deitu duten horren babesean, hartzen 527

Konstituzio zuzenbidearen.indd 527

12/11/07 11:50:25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu