Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 282

bat, goi-bilera bat internet bidez, aldizkari birtual bat eta aldian-aldian mintegiak egitea. 6. Eskubideak eta askatasunak etetea Konstituzioaren I. tituluaren amaieran V. kapitulua dago, titulu osoan aldarrikatutako eskubide eta askatasunak eteteari buruzkoa. V. kapitulu horrek artikulu bakarra du, 55. art., paragrafo bakoitzean bi kasu desberdin ezarri dituena: lehen paragrafoan, mugatze edo etete orokorra ezarri da, hau da, I. tituluan aitortutako eskubide eta askatasun batzuk guztientzat etetea, EKren 116. artikuluan araututako salbuespen-egoera jakin batzuk gertatzen direnean, hau da, alarma-, salbuespen- eta setio-egoera izenekoak. Arauketa ekainaren 1eko 4/1981 Lege Organikoak, Alarma, Salbuespen eta Setio Egoerei buruzkoak, garatu du (aurrerantzean, ASSELO). Bestalde, EKren 55. artikuluaren bigarren paragrafoan eskubide eta askatasun batzuk mugatu edo etetea ezarri da ez pertsona guztiei begira, modu indibidualizatuan baino, hau da, pertsona jakin batzuentzat, banda armatuen edo elementu terroristen jarduerari dagozkien ikerketen kasuetan. Gaur egun indarrean dauden mugatzeak edo eteteak maiatzaren 25eko 4/1988 Lege Organikoak sartu zituen, hain zuzen ere, PKL aldatu zuen horrek. EKren 55. artikuluan ezarritako eskubide eta askatasunak salbuespenegoera batzuetan eta ez guztietan mugatzea edo etetea Giza Eskubideen Europako Hitzarmenarekin bat dator. Izan ere, azken horren 15. artikuluak ezarri du, EZPNIren 4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, salbuespenegoeretan (gerra edo nazioaren bizitza mehatxatzen duen beste arrisku publikoren bat) edozein herrialdek neurriak har ditzakeela hitzarmenean ezarritako betebeharrak indargabetzeko, egoerak eskatzen duen heinean, betiere, neurri horiek nazioarteko zuzenbidetik eratorri beste betebehar batzuen kontrakoak ez badira. Estrasburgoko Auzitegiak aitortu du nazioko agintariek marjina zabala dutela horren inguruan, baina marjina hori ez da mugagabea, auzitegiak eskumena baitu krisiaren «neurria» gainditu den erabakitzeko, besteak beste, faktore hauek haztatuz: indargabetzeak ukitutako eskubideen izaera, salbuespen-egoeraren iraupena, eta hori eragin duten inguruabarrak (GEEAE hauek: 1961eko uztailaren 1ekoa —Lawlesss kasua—; 1978ko urtarrilaren 18koa —Irlanda versus Erresuma Batua kasua—; 1991ko urriaren 30ekoa —Brannigan eta Mc Bride kasua—; 1996ko abenduaren 18koa —Aksoy kasua—; 1997ko azaroaren 26koa —Sakik eta beste batzuk kasua—). Indargabetze horrek hitzarmeneko eskubide batzuk uki ditzake, ez guztiak (izan ere, ez da baimendu artikulu hauek indargabetzea: 2. art. —bizitza-eskubideari buruzkoa, gerra-egintza zilegien ondoriozko heriotzen 526

Konstituzio zuzenbidearen.indd 526

12/11/07 11:50:25


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu