Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 276

ra bildutako eskubideen errespetu orokorra lortzeko hartutako neurriei eta egindako aurrerapenei buruz. Azken buruan, alderdi diren estatuek EGKENIko betebeharrak betetzea Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeak zaintzen du. Organo hori ez da Ituna dela bide sortu; EGK-k sortu du, 1985eko maiatzaren 28ko 1985/17 Ebazpena dela bide. Batzordeak bi eginkizun mota egiten ditu: interpretatu (Iruzkin Orokorren bidez) eta kontrolatu (estatuek aldian-aldian bidaltzen dizkioten txostenen bidez). Ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen esparruan, partikularrek ezin dute zuzenean eskatu babes horiek zaintzea. Hori dela eta, ikusi berri dugunez, babes horrek eskubide zibil eta politikoei emandako babesak baino eragingarritasun txikiagoa du. Amaitzeko, eta giza eskubideen nazioarteko babesari dagokionez, ez da ahaztu behar azken urteetan Nazioarteko Zigor Gortea sortu dutela. Horren estatutua Erroman onetsi zen 1998ko uztailaren 17an. Gorteak jurisdikzioa du genozidio-krimenen, gizateriaren aurkako krimenen, gerra-krimenen, eta abarren inguruan, Estatutu horrekin bat etorriz Gortearen eskumena onartu duten herrialdeetako naziokoei dagokienez, betiere, nazioko zigorjurisdikzioen izaera osagarriarekin. Gorte Nagusiek, EKren 93. artikuluan ezarritako prozedura dela bide, estatuaren adostasuna emateko baimena eman dute, urriaren 4ko 6/2000 LO dela bide, eta Espainiako Erresumak Estatutu hori berretsi zuen 2000ko urriaren 19ko Berrespen Tresna dela bide (EAO, 2002ko maiatzaren 27koa). Hori dela eta, Espainiak kasu horietan Nazioarteko Zigor Gortearen eskumena onartu du, horrek dakarren guztiarekin. Izan ere, horri buruz sakon hitz egiteko lekua ez den arren, autore batzuek adierazi dute Nazioarteko Zigor Gorteko Estatutuaren artikulu batzuk ez direla erraz sartzen Espainiako Konstituzioko manu batzuetan eta, beraz, indarrean jarriko balira «konstituzio-mutazio» antzeko zerbait eragingo luketela, hau da, Konstituzioaren aldaketa ez-formala. 5. Herri Defendatzailea 53. artikuluaz gain, EKren I. tituluko IV. kapituluan, oinarrizko askatasun eta eskubideen gaineko bermeak arautzen dituen horretan, 54. artikulua gehitu da, Herri Defendatzaileari buruzkoa, konstituzio-zuzenbide konparatuan ohikoa den «Ombudsman» erakundearen Espainiako baliokidea. EKren 54. artikuluaren arabera, Herri Defendatzailea Gorte Nagusietako komisionatu gorena da, eta Gorteek izendatzen dute I. titulura bildutako eskubideak defendatzeko. Horretarako, Herri Defendatzaileak Administrazioaren jarduna gainbegiratu ahal izango du, Gorte Nagusiei kontu-arrazoiak emanez. Argi dago Herri Defendatzaileak egindako eginkizunak 520

Konstituzio zuzenbidearen.indd 520

12/11/07 11:50:24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.