Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 273

4. Oinarrizko eskubideen babesa Nazio Batuetan Eskubide zibil eta politikoei dagokienez, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak, Nazio Batuek New Yorken 1966ko abenduaren 16an sinatu eta Espainiak 1977an berretsi zuenak, Giza Eskubideen Batzordea sortu zuen (aurrerantzean, Batzordea), Hitzarmena betetzea zaintzeko. Batzorde horrek zenbait ekimen ezarri zituen Itunera bildutako oinarrizko eskubideen babesari lotuta. Printzipioz, Hitzarmenean estatuen jarduna soilik ezarri zen, eta ez partikularrena, eskubide horiek defendatzeko. Modu horretan, 40. artikuluan ezarri da Itunean alderdi diren estatuek konpromisoa dutela onetsi diren eta Itunean aitortutako eskubideei ondoreak ematen dizkieten xedapenei eta eskubideak gozatzeko erabilitako prozesuari buruzko txostenak aurkezteko. Batzordeak txosten horiek aztertuko ditu, eta horrek txostenak eta iruzkinak alderdi diren estatuei emango dizkie. Bestalde, 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, alderdi diren estatuek onartu dezakete Giza Eskubideen Batzordeak eskumena duela komunikazioak aztertzeko, horietan estatu den alderdi batek Itunaren alderdi den beste estatu batek betebeharrak betetzen ez dituela alegatzen badu. Hiru hileko epean, alderdi den estatu demandatuak estatu demandatzaileari auziari buruzko azalpena emango dio, baina auzia alderdi diren bi estatuentzat gogoko den moduan ebazten ez bada sei hileko epean, horietako edozeinek Batzordearen esku utzi ahal izango du. Batzordeak auziaren gaineko eskumena izango du kasu horretan estatu barruko jurisdikzioetan egin daitezkeen errekurtso guztiak agortu direla egiaztatu ondoren, eta auzia alderdien esku jarriko da konponbide adiskidetsua lortzeko. Urtebeteko epean, Batzordeak txosten bat aurkeztuko du. Horretan, auzia modu adiskidetsuan konpondu bada, gertaerak eta hartutako konponbidea labur-labur azalduko dira. Konponbide adiskidetsua lortu ez bada, gertaerak, idatzizko alegazioak eta alderdien ahozko azalpenak laburlabur azalduko dira (41. art.). Bestalde, 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, 41. artikuluari jarraituz Batzordera igorritako auzi bat alderdiek gogoko duten moduan ebazten ez bada eta horiek hori onartzen badute, Giza Eskubideen Batzordeak Adiskidetze Batzorde Berezia izendatu dezake auzia modu adiskidetsuan konpontzen ahalegintzeko. Azken batzorde horrek urtebeteko epean baino laburragoan, Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariari txosten bat aurkeztuko dio, eta horretan, auziaren azterketa zein egoeratan dagoen labur azaldu dezake edo auziaren konponketa adiskidetsua lortzen bada, gertaera eta lortutako konponbidea labur azalduko ditu, edo konponbide adiskidetsua lortzen ez bada, egitezko gertaera guztiei buruzko ondorioak, auziaren konponketa adiskidetsua lortzeko aukerari buruzko oharrak eta alderdien azalpenak gehituko ditu. Azken kasu horretan, alderdi diren estatu interesdunek Giza Eskubideen Batzordeko le517

Konstituzio zuzenbidearen.indd 517

12/11/07 11:50:23


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.