Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 26

derdi eta formazio berriei Parlamentuko eta tokiko erakundeetara sartzea mugatzen baitie. Horren guztiaren ondorioz, nazioko alderdi gutxik dute ordezkaritza indartsua Parlamentuan eta izaera nazionalistako formazio politikoek, kasuan kasuko autonomia-erkidegoetan errotze handia dutenek, Espainiako hauteskunde-sistemaren proportziozko izaera dela bide, Estatuan ordezkaritza duten alderdi handien politikan eragin handia izan dezakete gobernatzeko orduan, betiere, estatuko alderdi handi horietakoren batek Gorteetan gehiengo absolutua ez badu. Gai horrek iritzi asko sortzen ditu indar politiko desberdinetan, bereziki, noizean behin hauteskunde-ereduari buruzko eztabaida pizten denean, izan ere, ikusi berri dugunez, eragin handia du alderdi politikoen sistema espainiarrean. 7. Langile-sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen lekua Konstituzioan EKren 7. artikuluan sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek estatu demokratiko batean duten eginkizuna beren beregi nabarmendu nahi izan da, eta horregatik, Oinarrizko Arauaren atariko tituluan aitortu ditu. Sindikatuei dagokienez, artikuluaren hitzez hitzekotasunari erreparatuz gero, doktrinak «sindikatuen defentsa-alderdia» izenekoa nabarmendu du (lagundu egiten dute beraiei dagozkien ekonomia- eta gizarte-interesak babestu eta sustatzeko), baina gaur egun euren gain duten eginkizunaren beste eduki garrantzitsu batzuk ez ditu hain argi jaso, besteak beste, ordezkaritza-eginkizunak, gizarte- eta ekonomia-politika egiten parte hartzea, etab. Garapen-legerian jaso dira hoberen sindikatuen beste eduki horiek (horixe gertatu da, esaterako, Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan —aurrerantzean SALO—, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean —aurrerantzean AJAPEL—, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege-Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuan —aurrerantzean LE—, Herri Administrazioko ordezkaritzaorganoei eta langileen lan-baldintzen eta parte-hartzearen zehaztapenari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legean eta erkidego mailako enpresetako langileen informazio- eta kontsulta-eskubideei buruzko apirilaren 24ko 10/1997 Legean). Legeria honetan, Konstituzio Auzitegiaren hitzak erabiliz, sindikatuak «konstituzio-garrantzia duten gizarte-elkarteak» dira eta ordezkaritza-eginkizuna dute, ez bakarrik kideei dagokienez, gizarte osoa eta, zehatz esanda, langileak ukitzen ditu (KAE hauek: azaroaren 29ko 70/1982, urtarrilaren 28ko 4/1983, otsailaren 7ko 18/1984, ekainaren 11ko 99/1987). Modu horretan, erakunde-izaerako ordezkaritza gauzatu eta hainbat organismotan parte hartzen dute, esaterako Gizarte Segurantzan, Enpleguko Institutu Nazionalean, etab. 270

Konstituzio zuzenbidearen.indd 270

12/11/07 11:49:45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.