Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 268

teko, eta horrek modu nabarmenean mugatzen du horien eragingarritasun praktikoa. Eta, hori gutxi balitz, arduratzeko beste fenomeno bat dago, 11. zenbakiko protokoloa indarrean jarri denetik gertatzen ari dena eta Espainiaz gain Europako Kontseiluko gainerako estatu kide guztiak ukitzen dituena: paradoxa dirudien arren, protokolo hori abian jartzean, asmoa auzien izapidetzan atzerapenak saihestea izan zen, auzitegira zuzenean jo zitekeelako, barneerrekurtso guztiak agortu ondoren (Giza Eskubideen Europako Batzordearen iragazkia kenduta, etab.) eta, gaur egun, errekurtsoak biderkatu direnez, horiek jartzeko legitimazio zabala dagoenez eta Europako Kontseiluan bloke komunista zaharreko herrialdeak sartu direnez, Estrasburgoko Auzitegiari eta Espainiako Konstituzio Auzitegiari gauza bera gertatzen zaie babes-errekurtsoaren kasuan: ezin diote eskaerari erantzun eta, bitxia den arren, GEEAk berak ezin du Hitzarmenaren 6.1 artikulua bete, nahiz eta berak estatu kideak sarritan kondenatu Hitzarmenaren artikulu hori urratzeagatik, prozedura judizialak ebazteko gehiegizko atzerapenak gertatzen direnean. Horrek guztiak Auzitegiko «ilarak» arintzeko presako neurriak hartzea eskatzen du, jardunaren eragingarritasuna bermatzeko. 3. Oinarrizko eskubideen babesa Europar Batasunaren barruan Europako erkidegoak eratzeko tratatuen jatorrizko testuetan ez zegoen giza eskubideei buruzko xedapenik, une hartan lehentasuna zuena fundatzaileen integrazio ekonomikorako helburuak betetzea zen eta. Giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak tratatu eratzaileak aldatuta sartu dira (Europako Agiri Bakuna, 1986koa, Maastrichteko Tratatua, 1992koa, Amsterdamgo Tratatua, 1997koa, eta Nizako Tratatua, 2001ekoa). Aldi berean, Luxenburgoko Auzitegi Nagusiak jurisprudentzia garrantzitsua sortu du giza eskubideen babesari lotuta, pertsonaren oinarrizko eskubideak Europako Erkidegoko zuzenbidearen printzipioen barruan daudela (1969ko azaroaren 12ko EEJAE —Stauder kasua—), eta horien babesak estatu kideen konstituzio-printzipio erkideak oinarri dituela ulertu baitu. Modu horretan, estatu kideek printzipio edo tradizio erkide horiek inspirazio-iturri moduan sendotu dituzte (1970eko abenduaren 17ko EEJAE —International Handelsgesellschaft kasua—). Gainera, giza eskubideen arloan nazioarteko tresna juridikoak erreferentzia moduan erabili dira, Europar Batasuneko estatu kideak horietan alderdi dira-eta —batez ere GEEH— (1974ko maiatzaren 14ko EEJAE —Nold kasua—). Ezin da ukatu esparru batzuetan tratatu eratzaileek oinarrizko eskubide batzuk jaso zituztela esanbidez, adibidez, tratu-berdintasuna eta bereizkeria egiteko debekua (EETren 12, 34.2, 39.2, 49 141. artikuluak, etab.), eta 512

Konstituzio zuzenbidearen.indd 512

12/11/07 11:50:22


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu