Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 261

b) Botere publikoen jardunari erreparatuz gero, batez ere gobernuari eta administrazioari, administrazio publikoek printzipio horiek bete behar dituzte ohiko jardunean eta ahal arau-emaile eta betearazleak garatzean. Erregelamenduak egiteko ahalari dagokionez, printzipio artezkariak hori kontrolatzeko tresna moduan erabil daitezke, legezkotasun hutseko kontrolaz gain. c) Eginera judizialei erreparatuz, printzipio artezkariak gidariak izan behar dira epaile eta auzitegien ebazpenetan (zuzenbidearen interpretazioari begira, arauak esangurarik mesedegarrienean interpretatzeko nolabaiteko marjina ematen baitiete, printzipio horien eragingarritasuna kontuan hartuta). Hala ere, epaile eta auzitegien aurrean alegatu daitezke soil-soilik horien garapen-legeetan xedatutakoaren arabera. Hori dela eta, epaile eta auzitegiek ezin dituzte eman, adibidez, partikularren aldeko prestazio zehatzak printzipio horiek soilik oinarri hartuta, horien legezko garapen egokirik ez badago. Baina III. kapituluko printzipio artezkarien ahalmenak ez dira hor agortzen, partikularrek horiei heldu ahal dietelako botere publikoei esparru zehatz batzuetan defentsa-neurri zehatzak eskatzeko: gogoan izan dezagun, adibidez, ingurumenerako eskubidea, edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa, etab., Europako beste herrialde batzuetan eskari horiek bideratzeko erabilgarriak izan diren mekanismoen bidez; mekanismo horiek antolamendu juridikoan ere ezarri dira, besteak beste, legegintzarako herri-ekimena (EKren 87.3 art.), eskariak egiteko eskubidea (EKren 29. art.) eta Herri Defendatzailearen erakundea (EKren 54. art.) edo horren baliokideak autonomia-erkidegoetan. Era berean, ez dira ahaztu behar herritarrek, zerbitzuen erabiltzaileek, etab. parte hartzeko dituzten mekanismoak, Konstituzioan bertan ezarritakoak (EKren 51.2 art.) edo printzipio artezkari hauek garatu dituzten legeetan. 2. Oinarrizko eskubideen babesa Europako Kontseiluaren barruan Europako Kontseiluan bi hitzarmen hartu behar dira kontuan batez ere: batetik, Erromako Hitzarmena, 1950eko azaroaren 4koa, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babestekoa, Espainiak 1979an berretsi zuena, eskubide zibil eta politiko izenekoentzat, eta bestetik, Europako Gizarte Agiria, Turinen 1961eko urriaren 18an sinatu eta Espainiak 1980an berretsi zuena, gizarte- eta ekonomia-eskubide izenekoentzat. Oinarrizko eskubideen babesaren alderdi hori batez ere partikularrekiko babesaren eragingarritasunaren ikuspegitik azalduko dugunez, Europako Gizarte Agiriaren bermeen mailak oraindik hasierako fasean daudela esan behar da, Agiria garatzeko protokoloekin norabide egokian pausoak eman diren 505

Konstituzio zuzenbidearen.indd 505

28/12/07 09:54:50


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu