Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 260

den moduan, lortu nahi den xedea da auzitegi arruntak antolamendu juridikoaren oinarrizko eskubideen lehen bermatzaile izatea. 1.3. EKren I. tituluko III. kapituluko gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkarien babesa (EKren 53.3 art.) Aurreko ikasgaian ikusi genuen moduan, EKren 53. artikuluan, askatasunen eta oinarrizko eskubideen gaineko bermeak ezarri dira, eta III. kapituluko gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkariak hirugarren paragrafora bildu dira. Artikulu horren arabera, printzipioak onartu, errespetatu eta babestu egin behar dira, eta legeria positiboak, eginera judizialek eta botere publikoaren jardunak horiexek izango dituzte kontuan (hau da, «oinarri» izango dituzte). Horrez gain, jurisdikzio arruntean halakoak alegatu ahal izateko, nahitaezkoa da haiek garatzen dituzten legeak aintzakotzat hartzea (maiatzaren 5eko 19/1982 KAE). Baina horrek ez du esan nahi desira edo asmo onen adierazpen hutsa direnik eta legeen bidez garatu arte eragingarritasunik ez dutenik, botere publikoak horien mende baitaude (EKren 9.1 art.). Botere publikoen aurreko eragingarritasunari dagokionez, kasu desberdinak bereizi behar dira: a) Legeria positiboari dagokionez, EKren 53.3 artikuluan ezarri da legeria positiboak kontuan izango dituela, hau da, «oinarri» hartuko dituela. «Legeria» formalak lege formalez gain erregelamenduak ere biltzen dituenez, egia esan, III. kapituluko printzipio artezkariek, II. kapituluko oinarrizko eskubide eta askatasun publikoek ez bezala, ez daukate legeak errespetatu behar duen «funtsezko edukirik» (EKren 53.1 art., a contrario sensu interpretatuta), baina horrek ere ez du esan nahi legegileak nahi duena egin dezakeenik (adibidez, EKren 41. artikuluan Gizarte Segurantzako sistema publikoa eskatzen da), eta Konstituzio Auzitegiak ere irizpide moduan erabil ditzake arau bat Konstituzioaren araberakoa den edo ez epaitzeko. Konstituzio-gaikuntza moduan ere har daitezke, legegileak eskuhartze publikoari jarritako oztopo jakin batzuk —esaterako, partikularren eskubide ekonomikoetatik eratorri daitezkeenak— gainditzeko laguntza juridikoa izan dezan (gogoan izan dezagun, adibidez, botere publikoek baliabide natural guztien erabilera arrazionala zaintzeko duten eginkizuna, bizi-kalitatea babesteko eta ingurumena defendatzeko, EKren 45.2 artikuluak aipatzen duena botere publikoen esku-hartze jakin batzuetarako gaikuntza-titulu moduan; esku-hartze horiek partikularren eskubide batzuk mugatu ditzakete, esaterako jabetza pribatua, enpresa-askatasuna, etab.). Baina, ikusi berri dugunez, III. kapituluko printzipioek eskubide-igurikimenak dituzte, eta horiek legegilearen esku-hartzea eskatzen dute auzitegiek benetan babesteko moduko eskubideak izateko. 504

Konstituzio zuzenbidearen.indd 504

28/12/07 09:54:50


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.