tikuluan, greba dagoen bitartean pertsonen eta gauzen segurtasunerako beharrezkoak diren zerbitzuak eta lokalak, makineria, instalazioak, lehengaiak, etab. mantentzearen inguruko guztia arautzean, ezarri zuen enpresaburuari dagokiola zerbitzu horiek egin behar dituzten langileak izendatzea. Eta Konstituzio Auzitegiak, apirilaren 8ko 11/1981 KAE garrantzitsuan, 17/1977 Errege Dekretu Lege hori aztertzeaz gain, eskubide baten funtsezko edukia aurkitzeko irizpideak ezarri zituen, eta atal hori konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen, enpresaburuari modu esklusiboan esleitzen ziolako greba zegoen bitartean lokalak, makineria eta instalazioak mantentzea zaindu behar zuten langileak izendatzeko ahalmena. d) Babesa legeen konstituziotasun-kontrola eginda: Amaitzeko, EKren 53.1 artikuluan ezarri da eskubide eta askatasun horiek EKren 161.1.a artikuluan ezarritakoaren arabera babestuko direla. Bestela esanda, eskubide eta askatasun horiek konstituziotasun-errekurtsoaren bidez babestuko dira (eta testuan esaten ez den arren, baita konstituzio-aurkakotasun arazoaren bidez ere, EKren 163. artikuluan ezarria). 1.2. Berdintasun-printzipioaren eta EKren I. tituluko II. kapituluaren lehenengo ataleko oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen berme osagarriak (EKren 53.2 art.) EKren 53.1 artikuluak EKren I. tituluko II. kapituluko eskubide eta askatasun guztientzat ezarri dituen bermeez gain (15-38. art.), EKren 53.2 artikuluan II. kapitulu horretako eskubide eta askatasun batzuentzat berme gehigarri eta zehatz batzuk jaso dira, lehenengo atalera bilduta daudenak (15-29. art.). EKren 14. artikuluko berdintasun-printzipiora ere hedatzen ditu, eta artikulu hori II. kapitulukoa izan arren, lehenengo ataletik kanpo geratzen da. Berme horiek II. kapitulura bildutako eskubide eta askatasun guztiei —ikasi berri ditugunak— aplikatzeko moduko berme orokorrei gehitzen zaizkie. Amaitzeko, berme gehigarri horietako bat, zehatz esanda babes-errekurtsoa, kontzientzia-eragozpenera ere hedatzen da, nahiz eta eskubide hori, EKren 30. artikuluan arautua, EKren I. tituluko II. kapituluaren bigarren atalean egon. Berme gehigarri horiek hiru dira: lehenengo eta behin, lege organikoaren erreserba; bigarren, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak eta epaile eta auzitegi arrunten aurrean berdintasun-printzipioa defendatzeko prozedura bereziak ezartzea, eta hirugarren, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak, berdintasun-printzipioa eta kontzientzia-eragozpena Konstituzio Auzitegiaren aurrean zaintzeko babes-errekurtsoa. a) Lege organikoaren erreserba. Ikusi berri dugunez, EKren 81.1 artikulua aplikatuz, EKren 15-29. artikuluetara bildutako eskubide eta aska495
Konstituzio zuzenbidearen.indd 495
12/11/07 11:50:20