Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 248

1.1. EKren I. tituluko II. kapituluko eskubide eta askatasun guztien berme erkideak (EKren 53.1 art.) Paragrafo honetara bildu dira egile batzuek eskubide eta askatasunen «berme orokor» izendatu dituztenak, hau da, horiek garatzen dituzten eta Konstituzioa baino lerrun txikiagoa duten arauek eskubide eta askatasun horiei Konstituzioak esleitutako edukia eta eragingarritasuna kentzea saihestu nahi duten bermeak. Egiatan, berme horien hartzailea ez da herritar zehatza, kolektibitate osoa baino. Bada, Konstituzioaren lehenengo tituluko II. kapituluan jasotako eskubide eta askatasun guztiek, lehenengo atalera zein bigarren atalera bildutakoek, hau da, 15-38. artikuluetakoek (biak barne hartuta), berme hauek dituzte: a) Oinarrizko eskubideen zuzeneko aplikazioa: Eskubide eta askatasun horiek guztiak lotesleak dira botere publiko guztientzat, eta zuzenean aplikatzeko modukoak dira, horiek garatzeko Konstituzioa baino lerrun txikiagoa duen araua egon zein ez. Konstituzio Auzitegiak hasieratik esan zuen eta jurisprudentziaren bidez behin eta berriro gogorarazi du eskubide eta askatasun horiek botere publiko guztientzat lotesleak direla eta ez direla printzipio programatiko hutsak, eskubide eta betebeharren berehalako sorleku direla (ekainaren 15eko 21/1981 KAE). BJLOren 7. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoaren arabera, oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak lotesleak dira epaile eta auzitegi guztientzat, eta horiek modu eragingarrian babesten dituzte. Hau da, konstituziogileak saihestu nahi izan du eskubide eta askatasun horiek, Konstituzioan modu enfatikoan enuntziatu arren, ondoren praktikan ez aplikatzea arau-garapenik ez dagoelako. Eta horri esker, Konstituzioaren osteko arauen bidez garatu gabe zeuden oinarrizko eskubideak, oinarrizko arauaren aurreko arauketa zutenak, askotan diktadura frankistatik zetozenak, zuzenean egikaritzen ziren, Konstituzioa garatzeko arauketari itxaron gabe, Konstituzioaren aurreko legeria erabiliz Konstituzioarekin bateragarri zen horri zegokionez. Adibide bat: elkartzeko eskubidea, EKren 22. artikulura bildua, Konstituzioa indarrean sartu ostean ez zen garatu 2002. urtea arte, martxoaren 22ko 1/2002 LOren bidez. Zer gertatu da orduan 1978tik 2002ra, lege berria indarrean jarri den arte eratu diren milaka eta milaka elkarteekin? Bada, Konstituzioaren osteko arauketarik ez zegoenez, EKren 22. artikuluko elkartzeko eskubidea zuzenean aplikatzen zen erregimen frankistak arlo horren inguruan zuen legeriako artikuluekin batera —hau da, abenduaren 24ko 191/1964 Legea, Elkarteak Arautzekoa—, betiere, Konstituzioarekin bateragarriak baziren; bereziki izaera teknikoa zutenak aplikatzen ziren. Konstituzioarekin bateraezinak ziren artikuluak Konstituzioaren xedapen indargabetzaileak indargabetu zituela ulertzen zen. Modu horretan, oinarrizko eskubidea zuzenean aplikatzen zen; pentsaezina zen eskubi492

Konstituzio zuzenbidearen.indd 492

12/11/07 11:50:19


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu