Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 247

16. ikasgaia

Oinarrizko eskubideen bermeak eta horiek etetea

1. Eskubide eta askatasunen eta gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkarien babes maila desberdinak 1978ko Konstituzioan Konstituzio-testuan eskubideen, askatasunen eta printzipioen inguruan egiten den aitorpena oso garrantzitsua da, baina ez litzateke oso baliagarria izango funtsezko arauak horiek babesteko bide zehatz batzuk ezarriko ez balitu, horiek modu eragingarrian betetzea bermatzeko. Hain zuzen ere, horixe da EKren I. tituluko IV. kapituluaren xedea, titulu horretako aurreko kapituluetara bildutako «oinarrizko askatasun eta eskubideen bermeak» arautzea. Kapitulu horrek bi artikulu ditu: 53. artikulu garrantzitsua, eskubide, askatasun eta printzipioei emandako berme maila desberdinak ezartzen dituena, eta 54. artikulua, Herri Defendatzailearen erakundea aipatzen duena, zuzenbide konparatuko «Ombudsman» erakunde ezagunaren Espainiako baliokidea. Konstituzioaren arabera, Herri Defendatzailea Gorte Nagusietako komisionatu gorena da, Konstituzioaren lehenengo titulu osora bildutako eskubideak defendatzen ditu, eta administrazio publikoen jarduera gainbegiratzen du. Ikus dezagun orain 53. artikuluaren edukia, eta geroko utziko dugu Herri Defendatzailearen erakundea aztertzea. Askotan ikusi dugun moduan, eskubideak, askatasunak eta printzipioak I. tituluaren barruan kokatzea oso garrantzitsua da; izan ere, horien kokapenaren arabera, babes maila oso desberdina da. Eta, hain zuzen ere, 53. artikuluan babes maila desberdin horiek ezarri dira. Hori guztia errazago azaltzeko, hiru babes maila desberdin aipa ditzakegu, artikulu honetako hiru paragrafoetan zehazten direnak. 491

Konstituzio zuzenbidearen.indd 491

5/12/07 11:44:41


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.