Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 238

giaren (1911koa eta 1924koa zen) argitan aztertu zuen horretan, ezarri zen lege-araubide hark ez zuela behar den beste justifikatzen horietan nahitaez atxikitzea zuzenbide publikoko korporazio gisa. Nolanahi den ere, bigarren epaian, ekainaren 12ko 107/1996 KAEn, Konstituzio Auzitegiak izaera juridikoa ganbera horien arautegi berriaren arabera aztertu zuen, hain zuzen ere, Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberei buruzko martxoaren 22ko 3/1993 Oinarrizko Legean zegoen hori. Bigarren epai horretan, irizpidea aldatu eta administrazio korporatiboaren kategoriakoak zirela adierazi zuen, eta horietan nahitaez sartu behar izatea onartu zuen; izan ere, lege horren arabera, legezko definizioa dute, eta ez erregelamenduzkoa soilik, izaera publiko-administratiboko eginkizun zehatzak garatzen dituzte, nahitaezko gutxieneko zerbitzu moduan eskaini behar dituztenak (administrazioari aholkuak ematea, eraldaketak proposatzea, arautegia biltzea, lanbide-heziketan lankidetzan aritzea, kanpo merkataritzaren arloko jarduerak, etab.). Oso zaila izango litzateke zerbitzu horiek interesak ordezkatzen dituzten elkarte pribatuek modu eragingarrian garatzea, askotan kontrako interesak dituztelako eta araubide juridiko-administratibo zorrotzaren mende daudelako, Administrazio Publikoaren kontrolpean. 4.2. Izaera eta eragingarritasuna «Gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkariak» kategoriaren barruan eduki heterogeneoak aurkituko ditugu. Izaerari dagokionez, batzuk legegileari egindako mandatuak dira (adibidez, legeari aitatasunaren ikerketa ahalbidetzea eskatzen zaionean —39.2 art.—, edo guztiek osasunaren inguruan dituzten eskubide eta eginbeharrak ezartzea eskatzen zaionean —43.2 art.—, edo ingurumena errespetatzen ez dutenen aurka zehapenak arautzea eskatzen zaionean —45.3a art.—, etab.); beste batzuk berme instituzionalaren ohiko adibideak dira (familiari dagokionez —39. art.—; gizarte-segurtasun publikoari lotuta —41. art.—, berezko interes ekonomikoak defendatzen laguntzen duten lanbide-antolakuntzei dagokienez —52. art.—); eta beste batzuek arau programatikoak jasotzen dituzte, baina horiek lortzeko bitartekoak zehaztu gabe (gizarteak eta ekonomiak aurrera egiteko baldintzak sustatzea —40.1 art.—; kultura eskuratzea sustatzea —44. art.—), etab. Egia esan, ez dituzte eskubide publiko subjektiboak sortzen, babes judiziala lor dezaketenak, eskubideen igurikimenak baino, eta horiek legegileak zehaztu behar ditu. Horregatik, EKren 53. artikulu garrantzitsuak, oinarrizko eskubide eta askatasunen bermeak ezartzean, III. kapituluko gizarte- eta ekonomia-politikaren printzipio artezkariak hirugarren paragrafoan arautzen ditu: printzipio horiek onartu, errespetatu eta babestu egingo 482

Konstituzio zuzenbidearen.indd 482

12/11/07 11:50:18


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.