Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 233

eskubide eta askatasunak bermatzerakoan aurrerapauso garrantzitsua dira. Baina itzalen bat ere ageri da, aurrerago garatuko dudana: gehienbat arau programatikoak dira eta, beraz, horien arau-indarra oso ahulduta dago, eta horren bermeak ez dira oso eragingarriak II. kapituluko eskubide eta askatasunen bermeekin alderatuz gero, batez ere, kapitulu horretako lehenengo atalean daudenekin alderatuta. 4.1. Sailkapena I. tituluko III. kapitulu honetako hamalau artikuluetan eskubide heterogeneoak biltzen dira. Ondoren, horiek nola edo hala sistematizatzen ahaleginduko naiz, baina aurretik esango dut beste sailkapen batzuk ere baliagarriak izan daitezkeela: a) Familiaren, haurren, gazteen, desgaitasuna duten pertsonen eta hirugarren adinekoen babesari buruzko arauak: EKren 39. artikulua kapitulu honetako lehenengoa da, eta familiaren babes osoa bermatzen du. Konstituzioan ez da definitu zer den familia, eta nahitaez ez da ezkontzarekin lotu. Eta hortik bi ondorio atera daitezke: batetik, 39. artikuluarekin bateraezinak dira ezkontzatik kanpoko familiei babesa justifikaziorik gabe kentzen dieten arauak (abenduaren 11ko 222/1992 KAE), baita ezkontza-familiei egitezko loturei baino tratu txarragoa ematen dieten arauak ere (praktikan hala gertatzen zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legearen kasu entzutetsuan, honezkero aztertu duguna, otsailaren 20ko 45/1989 KAE ekarri zuena). Ezkontza eta egitezko lotura ondore guztietarako berdintzeari dagokionez, bere garaian ikusi genuen moduan, Konstituzio Auzitegiaren ustez, ezkontzaren eta egitezko loturen arteko konstituzio-desberdintasunak legegileak kasu jakin batzuetan har ditzake kontuan, adibidez, ezkondu ahal izan eta ezkondu ez diren pertsonei alarguntasun-pentsioa ukatzeko; hori EKren 14, 32 eta 39. artikuluek ez dute debekatzen (azaroaren 15eko 184/1990 KAE; otsailaren 28ko 66/1994 KAE). 39. artikulu honetan seme-alaben gaineko babes osoa jaso da, beren seme-alabatasuna gorabehera (ezkontzakoa edo ez) —aitatasunaren ikerketa ere aipatzen da (urtarrilaren 17ko 7/1994 KAE)—, baita amen babes osoa ere, horien egoera zibila edonolakoa izanik; gurasoek seme-alabei era guztietako laguntzak eman behar dizkietela ere ezarri da. Artikulu horretara bildu dira estatuak familia eta seme-alabak babesteko hartzen dituen neurriak (zuzeneko diru-laguntzak ematea, zerga-salbuespenak, lan-baimenak, ordutegi murriztuak, familia ugarien babesa, etab.), eta hirugarren paragrafoan adingabeentzako babes berezia jaso da, eta hori Estatuak arlo horretako nazioarteko trataturik garrantzitsuenak berrestean bereganatutako betebeharren bidez indartuta dago (Haurren Eskubideei 477

Konstituzio zuzenbidearen.indd 477

12/11/07 11:50:17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.