Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 230

3.4. Lanbide-elkargoak eta tituludun lanbideak EKren 36. artikuluan lanbide-elkargoak esanbidez aitortu dira, eta horien berezitasunak eta tituludun lanbideen aritzea legeak arautuko dituela ezarri da. Amaitzeko, lanbide-elkargoen barne-egiturak eta jardunbideak demokratikoak izan behar dutela esaten da, alderdi politikoen (6. art.), sindikatu eta enpresaburuen elkarteen (7. art.), eta eurei dagozkien interes ekonomikoak babesten dituzten lanbide-elkarteen (EKren 52. art.) kasuan eskatzen den moduan. Lanbide-elkargoak ez dira sindikatuak (EKren 6. art.), eta ez dira sartzen EKren 52. artikuluan aitortutako interesak defendatzen laguntzen duten lanbide-elkarteen barruan (merkataritza-ganberak, etab.). Konstituzioan tratamendu berezia dute, 36. artikuluan esanbidez jaso baitira, I. tituluko II. kapituluaren bigarren atalaren barruan. Izatez, konstituzio-zuzenbide konparatuan lanbide-elkargoen inguruan ez dago garrantzi horretako aitorpenik, eta esan beharrekoa da Gorteetan Konstituzioaren inguruan egindako eztabaidan Antonio Pedrol Rius errege-izendapeneko senatariaren —Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko lehendakari izan zena— jarduerari esker sartu zela artikulu hori. Konstituzioaren arabera, legeak arautu behar ditu lanbide-elkargoen araubide juridikoaren berezitasunak. Bada, lanbide-elkargoak otsailaren 13ko 2/1974 Legearen bidez araututa zeuden, eta Lege hori abenduaren 26ko 74/1978 Legeak eta ekainaren 7ko 5/1996 Errege Lege Dekretuak aldatu zuten. Horrez gain, ez da ahaztu behar autonomia-erkidegoek lanbideelkargoen inguruko arauak onetsi ditzaketela, betiere, legerian lanbide-interesak ordezkatzen dituzten zuzenbide publikoko korporazioen antolaketa eta jardunbidearen inguruko printzipioak eta oinarrizko erregelak jasotzen badira (abuztuaren 5eko 76/1983 KAE; otsailaren 18ko 20/1988 KAE). Ikusi berri dugun legeria horrek erakunde publikoen edo zuzenbide publikoko korporazioen izaera ezartzen die (KAE hauek: abuztuaren 5eko 76/1983; otsailaren 20ko 23/1984; uztailaren 15eko 123/1987; maiatzaren 11ko 89/1989), horien nortasuna eta antolaketa direla-eta, neurri handian eginkizun pribatua dena gauzatu arren zeregin publiko batzuk ere esleituta dituztelako (azterketak egin, txostenak eman, proiektu tekniko batzuk onetsi edo bisatua eman, etab.). Hori guztia dela-eta, mota horretako lanbideei elkargora biltzea eskatzen zaie (KAE hauek: apirilaren 10eko 42/1986; uztailaren 19ko 13/1989; abenduaren 23ko 386/1993; martxoaren 14ko 74/1994; abenduaren 15eko 330/1994). Lanbide-elkargoek arautzen dute lanbidearen jardunbidea, eta horiek gauzatzen dute diziplina-jarduera elkargokideei dagokienez (ekainaren 11ko 93/1992 KAE). Ziurrenik, Konstituzioaren ikuspuntutik gairik polemikoena lanbide jakin batzuk nahitaez elkargoetara bildu beharra izan da (abokatuak, medikuak, 474

Konstituzio zuzenbidearen.indd 474

12/11/07 11:50:16


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.