Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 227

araututako neurriekin bateragarria izan behar da (enpresen gaineko esku-hartzea, oinarrizko zerbitzuen eta baliabideen erreserba sektore publikoari eta ekimen ekonomiko publikoa, eta estatuak egindako ekonomia-plangintza orokorra, 131. artikuluan ezarrita dagoena —azaroaren 16ko 37/1981 KAE; otsailaren 21eko 11/1983 KAE; uztailaren 8ko 225/1993 KAE—). Horrez gain, hurrengo hauekin bateragarria izan behar da: lehia defendatzeko legeria, hain zuzen ere, merkatuaren funtzionamendu zuzena bermatu nahi duena, lehia menderatuz gerta daitezkeen abusu-jardunak saihestuz; kontsumitzaileen defentsarako legeria —pentsa dezagun, esaterako, elikaduraproduktuen merkatuaren gaineko esku-hartze publikoa egitea osasuna eta kontsumitzaileak babesteko— (uztailaren 1eko 88/1986 KAE); edo ondasun jakin batzuen ustiapenak dituen mugak, horien gizarte-eginkizuna dela bide ezarri direnak —esaterako, nekazaritza-enpresaburuek nekazaritzaeraldaketako planetara egokitzeko duten beharra (martxoaren 26ko 37/1987 KAE)—; eta jarduera ekonomiko orokorrari buruzko araudia. Azken hori dela bide, enpresa-askatasunak ez du bermatzen, esaterako, merkataritzaordutegien askatasun osoa, ordutegia botere publikoek mugatu dezakete-eta (uztailaren 8ko 225/1993 KAE), ezta askatasun hori urratzea ere jarduera batzuen gaineko esku-hartzea eta arauketa publikoa eginda. Jarduera horiek enpresa pribatuek garatu arren, oinarrizko zerbitzu publikoak ematen dira —bidaiarien garraioa, farmaziak, etab.— (azaroaren 30eko 71/1982 KAE; uztailaren 24ko 83/1984 KAE; ekainaren 5eko 109/2003 KAE). Aipatu berri ditudan kasuetan ez bezala, Konstituzio Auzitegiak ulertu du enpresa-askatasuna murrizten dutela enpresaburuaren kontratatzeko askatasuna deuseztatzen duten arauak, hornitzaile jakin bat ezarriz aukeran zenbait daudenean (azaroaren 16ko 37/1981 KAE), edo langileen nahitaezko kontratazioa ezartzea, edo enpresa-antolaketaren eredu bat ezarri eta enpresaburuaren zuzendaritza-boterea deuseztatzea. Aitzitik, enpresa-askatasuna ez dute mugatzen bestelako arauketek, esaterako enpresa batzuek forma juridiko zehatz bat hartzeko beharra dutela ezartzen dutenek —adibidez, bankuek sozietate anonimoen forma juridikoa izan behar dute (martxoaren 22ko 49/1988 KAE)—, edo langileek enpresan parte hartzeko dituzten formak ezartzen dituztenek, EKren 129.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrez gain, enpresaburuaren zuzendaritza-boterea langileen oinarrizko eskubideekin bat etorriz egikaritu behar dela ezarri da (maiatzaren 6ko 90/1997 KAE; apirilaren 10eko 98/2000 KAE). 3.3. Fundazio-eskubidea Ekonomia- eta gizarte-esparruarekin zerikusia duten eskubideen atal orokorraren barruan, fundazio-eskubidea nahitaez aipatu behar da. Egia471

Konstituzio zuzenbidearen.indd 471

12/11/07 11:50:16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.