Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 224

3. Ekonomia- eta gizarte-esparruari lotutako eskubideak 3.1. Jabetza pribaturako eta jarauntsirako eskubidea EKren 33. artikuluan jabetza pribaturako eta jarauntsirako eskubideen babesa jaso da. Artikulu horretan ez da definitu eskubide horiek zer diren, aitortu baino ez dira egin (1. paragrafoa), haien edukian mugak ezarri dira, gizarte-eginkizuna dutela argi utzi da, eta legearen esku utzi da horiek mugatzea (2. paragrafoa). Eskubide horiek kentzeko, onura publikoko edo gizarte-intereseko arrazoi justifikatuak eskatzen dira, betiere kalte-ordaina emanez eta legeetan xedatutakoaren arabera (3. paragrafoa). Esanguratsua da jabetza-eskubidea, erregimen liberaletako eskubide ukiezinetako bat, Konstituzioaren lehenengo kapituluko lehenengo atalean bereziki babestutako eskubideen artean ez egotea. Horren ordez, babes txikiagoa duen bigarren atalean kokatu da eta, beraz, erregimen liberaletako beste eskubide tipiko batzuekin konparatuta babes txikiagoa du. Hain zuzen ere, EKren 33. artikuluko jabetza-eskubide ez-absolutua, gizarte-eginkizunaren mende dagoena, guztiz koherentea da ÂŤkonstituzio ekonomikoÂť izenekoaren beste artikulu batzuekin, hau da, Estatuaren jarduera ekonomikoa diseinatu, orientatu eta mugatu nahi duten konstituzio-manuekin, esaterako EKren 128. art. arekin. Artikulu horren arabera, herriaren aberastasun guztia, horrek izan ditzakeen forma guztietan eta horren titulartasuna edozein izanda ere, interes orokorraren mende dago. Modu horretan, jabetza-eskubidea ez da adiera bakarrekoa, Kode Zibilean agertzen den moduan, hemeretzigarren mendeko liberalismoaren oinordekoa. Gaur egun jabetza mota desberdinak daudela esan dezakegu, estatutu juridiko desberdinak dituztenak, ukitzen dituzten ondasunen izaerarekin bat etorriz. Gogoan izan dezagun, esaterako, hirigintzaren esparruan gertatzen ari dena: lurzoruaren jabetzaren inguruko estatutu berria sortzen ari da eta, zenbait neurriren bidez, espekulazioa eragotzi eta jabeei betebehar jakin batzuk ezartzen zaizkie; eta ondare historikoartistikoaren esparruan, ingurumenari dagokionez, etab. (martxoaren 4ko 8/1982 KAE; martxoaren 26ko 37/1987 KAE). EKren 33. artikuluan, Konstituzioan duen kokapenarekin bat etorriz, eskubidearen edukia legez mugatu behar dela eskatu da, hau da, legeerreserba bat ezarri da, ez-legeztatzea debekatu eta eskubidea modu esklusiboan erregelamenduen bidez arautzea debekatzen duena. Hala ere, ez du baztertzen jabetza arautzen duten legeek legearen mendeko erregelamenduetara igortzea, betiere, legea osatzen badute, baina inola ere ez da onartzen erregelamendu horiek independenteak izatea eta legearen mende ez egotea (uztailaren 26ko 37/1987 KAE). Beste zehaztapen bat: lege-erreserbari buruz hitz egiten denean, Konstituzio Auzitegiaren arabera, ulertu behar da baliozkoa dela lege formalaren bidez eta lege-lerruneko 468

Konstituzio zuzenbidearen.indd 468

12/11/07 11:50:15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu