Auzitegiaren ustez negoziazio kolektiborako eskubidea modu bidegabean murrizten baitzuten. 2.5. Greba-eskubidea Amaitzeko, gatazka kolektiboko neurriak hartzeko eskubidearen kasuan ez bezala, EKren 28.2 artikuluan greba-eskubidea bildu da, eta babes berezia eman zaio, I. tituluko II. kapituluaren lehenengo atalean kokatu baita. Hurbileko konstituzioen aurrekariei jarraituz, «langileen greba-eskubidea aitortzen da haien interesak defendatzeko». Arauketa zehatzagoa egiteko lege batera igortzen da, horrek erkidegoko oinarrizko zerbitzuei eusteko nahitaezko bermeak ezarri behar ditu eta. Gaur egun, inor ez da ausartu Grebari buruzko Lege Organikoa onestera, eta greba-eskubidearen arauketa Konstituzioaren aurreko arau batera bilduta dago (martxoaren 4ko 17/1977 Errege Dekretu Legea, Greba Eskubidea eta Lan Arloko Gatazka Kolektiboak Arautzekoa). Horren artikulu batzuk Konstituzio Auzitegiaren apirilaren 8ko 11/1981 epai ospetsuak deuseztatu zituen. Epai interpretatibo horrek argi eta garbi ezarri du nola ulertu behar den greba-eskubidea. Horrela, grebak ez du langilea botere publikoetatik soilik babesten (ezin dute murriztu), baita enpresaburuarengandik ere (ezin du zehatu horretan parte hartzeagatik —baina ordainsarien proportziozko zatia kendu diezaioke, etab. lan egin ez duen aldia kontuan hartuta—, konstituzio-eskubide bat egikaritzen ari da eta); azken horrek ezin du jarduera horren eragingarritasuna indargabetu —esaterako, ordezko langileak kontratatuz—, eta ezin ditu errepresalia-neurriak hartu —ugazaben itxiera—. Greba-eskubidearen funtsezko edukia lanaren modalitate guztiak uztea da (irailaren 28ko 123/1992 KAE), baina 17/1977 Errege Dekretu Legearen 7. artikuluan ezarritako egintza gehiegizko edo ez-zilegiak egin gabe (txandakako grebak, sektore estrategikoetan zerbitzuak egiten dituzten langileek ekoizpen-prozesua eteteko egindakoak, arreta gehiegi jartzearen ondoriozko grebak, etab.). Grebaren xedea lanbide-interesak babestea izan behar da (nahitaez ez dira greba-egileen interesak izango, mota guztietako langileen interesak onartzen dira), eta 11. artikuluan greba politikoak edo langileen lanbide-interesarekin zerikusia ez duten grebak debekatu diren arren, praktikan ez da batere erraza grebetan lan-, gizarte- edo politika-izaerako arrazoiak bereiztea. Titulartasunari dagokionez, eskubide indibiduala da, inoren kontura lan egiten duen langileak, hau da, beste batzuentzat ordaindutako lana egiten duenak, horretan parte hartzeko edo parterik ez hartzeko duen eskubide indibiduala (azken kasu horretan, greba langileen artean erreferenduma eginez adostu arren; greban parte hartzeko mota guztietako «derrigortzeetatik» 466
Konstituzio zuzenbidearen.indd 466
5/12/07 11:44:37