Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 220

edo onura txikiagokoak, deusezak izango lirateke eta (LEren 3.1.c art.). Hitzarmenei dagokienez, bi modalitate bereizten dira: batetik, Langileen Estatutuak 82. artikuluan ezarri dituenak, hau da, irismen orokorra dutenak (erga omnes), eta aldi baterako indarraldian aplikazio-esparruan (lurralde-esparrua edo esparru funtzionala) sartuta dauden enpresaburu eta langile guztiak lotzen dituztenak, eta bestetik, estatutuz kanpoko hitzarmen izenekoak, eragingarritasun juridiko mugatuagoa dutenak, guztien aurrean eragingarriak izan beharrean negoziazio-alderdiek (inter partes) ordezkatutako langile eta enpresaburuen aurrean soilik baitira eragingarriak. Azken horiek ez dituzte bete behar Langileen Estatutuak irismen orokorreko hitzarmenen negoziatzaileei eskatutako betekizunak (LEren 87. art.). Juridikoki, hitzarmen kolektiboa legearen mendeko zuzenbide-iturria da, eta hortik eratorri da, EKren 37.1 artikuluan ezarri den moduan. Legeak (kasu honetan, LEk) ematen die indar loteslea, eta eragingarritasun orokorra izateko bete behar dituzten betekizunak arautzen ditu. Baina hitzarmen kolektiboaren eta legearen artean gatazka egonez gero, legeak lehentasuna izango du; izan ere, Konstituzio Auzitegiak ezarritako moduan, hitzarmenen indar lotesleak eta autonomia kolektiboak ez dute salbuesten hitzarmen kolektiboak lerrun handiagoko arauetan ezarritakoaren mende egotetik, eta, edonola ere, aginduzko lege-arauen mende egon behar dute (otsailaren 22ko 12/1983 KAE; ekainaren 27ko 73/1984 KAE; apirilaren 30eko 58/1985 KAE; martxoaren 21eko 47/1988 KAE; abenduaren 20ko 210/1990 KAE; uztailaren 1eko 103/1992 KAE, etab.). Funtzionario publikoen negoziazio kolektiboari dagokionez, ez da LEn arautu, apirilaren 12ko 7/2007 Legean baino, hain zuzen ere, Langile Publikoen Oinarrizko Estatutuari buruzkoan. Legearen 31. artikuluan eta hurrengoetan funtzionarioen negoziazio kolektiboa aitortu eta arautu da. Funtzionarioen artean langile eskuordeak (50 funtzionario baino gutxiago dituzten administrazioetan) eta langileen batzordeak (50 funtzionariotik gora) bereizi dira, baina kontuan izan behar da negoziazioa egiteko betebeharretik salbuetsita daudela administrazio publikoen erabakiak, hurrengo hauek ukitzen badituzte: antolatzeko ahalak, zerbitzu publikoetako herritarren eta erabiltzaileen eskubidea egikaritzea, administrazio-egintzak eta —xedapenak egiteko prozedura, zuzendaritzako langileen lan-baldintzak zehaztea, arauketa hierarkikoari dagozkion zuzendaritza— eta kontrol-botereak eta lan publikoan sartzeko eta lanbide-sustapenerako sistemen arauketa eta zehaztapena, irizpideak, etab. (37. art.). 2.4. Gatazka kolektiboko neurriak hartzeko eskubidea Negoziazio kolektiboaren inguruko guztiarekin estu-estutik lotuta, EKren 37.2 artikuluak, I. tituluko lehenengo kapituluaren bigarren atalean koka464

Konstituzio zuzenbidearen.indd 464

12/11/07 11:50:15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.