Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 219

erabiltzeko aldi baterako lagapenak lortzea, etab. Hau da, egiatan, lanbidekolektibo osoa ordezkatzen dutela ulertzen da, eta ez afiliatuak bakarrik. Horrek garrantzi handia du lan-arautegia eta erakunde hauen eta Gobernuaren artean ÂŤgizarte-itunÂť izenekoa egiten parte hartzerakoan. Bestalde, estatuan ordezkaritza handiena duten enpresa-elkarteak gutxienez enpresen %10 afiliatuta dituztenak dira, betiere, langileak kopuru osoaren %10 badira. Autonomia-erkidegoaren esparruan, %15 eskatzen da, erkidego horretako enpresen zein langileen kopuruari dagokionez (LEren seigarren xedapen gehigarria). Eta baldintza horretatik eratorri onurabideei dagokienez, sindikatuen kasuan bezala oso ondo definituta ez dauden arren, nola edo hala, azken horien parekoak direla ulertu behar da. 2.3. Negoziazio kolektiborako eskubidea EKren 37.1 artikuluan, Konstituzioaren I. tituluko lehenengo kapituluaren bigarren atalean kokatuta dagoen horretan, enpresaburu eta langileen ordezkarien artean lan-negoziazio kolektiborako eskubidea bermatu da, baita hitzarmenen indar loteslea ere. Horiek garatzeko legera igortzen du, eta eginkizun hori Langileen Estatutuak egin du. Eskubidearen titulartasunari dagokionez, Konstituzioan enpresaburu eta langileen ordezkariei buruz baino ez da hitz egiten, eta legitimazio oso zabala hautatu da. Bestalde, LEn ezarri da enpresa-hitzarmenen negoziazioa egin dezaketela bai Enpresa Batzordeak edo langileen eskuordeek, bai Batzordeko kideen gehiengoa duten sindikatu-atalek. Enpresaz gaindiko hitzarmenak badira, ordezkaritzari dagokionez betekizun batzuk betetzen dituzten sindikatu eta enpresa-elkarteek egin ditzakete, eta ÂŤLanbide arteko akordioakÂť badira, (negoziazio kolektiboaren egitura finkatzen dutenak nazioan edo autonomia-erkidego baten barruan), negoziazioa egin dezakete soil-soilik sindikatuek eta ordezkaritza handieneko enpresa-elkarteek (LEren 87. art.). Hitzarmenaren esparruari dagokionez, alderdiek askatasunez erabaki dezakete (enpresakoa, sektorekoa, eskualdekoa, probintziakoa, autonomikoa edo estatukoa), eta edukiari erreparatuz gero, arau daitezke ekonomia-, lan- eta sindikatu-izaerako gaiak eta, oro har, enplegu-baldintzetan eta langileen zein euron ordezkaritza-erakundeen eta enpresaburuen zein enpresaburuen elkarteen arteko harremanen esparruan eragina duten gaiak (LEren 85. art.). Zehatz aztertu behar den atala hitzarmenen izaera juridikoari buruzkoa da. EKren 37.1 artikuluan hitzarmenen indar loteslea bermatu da eta, horrenbestez, eragingarritasun juridikoa dute. Modu horretan, ez dira betebeharren iturri horien negoziatzaileentzat soilik; lan-kontratu indibidualetan ere aplikatzen dira, horiek esanbidez sartzeko beharrik gabe; edonola ere, lan-kontratu indibidualetan ezin dira jaso hitzarmenek ezarritako baldintzen aurkakoak 463

Konstituzio zuzenbidearen.indd 463

12/11/07 11:50:15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu