Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 215

dea edo ogibidea askatasunez hautatzeko eskubidea baino —betiere, araudiak lanbide jakin batzuk egiteko ezarritako betekizunak errespetatuz; gogoan izan dezagun, adibidez, abokatutzan, medikuntzan, etab. aritu nahi duen pertsonari eskatzen zaizkion betekizunak— (uztailaren 24ko 83/1984 KAE; uztailaren 6ko 12/1989 KAE; martxoaren 25eko 111/1993 KAE; ekainaren 5eko 109/2003 KAE). 2.2. Sindikatu-askatasuna Konstituzioak bereziki babestutako lan-esparruko eskubide bat askatasunez sindikatu-kide egiteko eskubidea da, EKren 28.1 artikulura bildua. Diktadura frankistan sindikatu bakarra zegoen, erregimenak zorrotz kontrolatzen zuen, eta horretan afiliatzea nahitaezkoa zen. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 23.4 artikuluan, EGKENIren 8. artikuluan eta LANEren hitzarmenetan, hain zuzen ere, sindikatu-askatasunari buruzko 87. zenbakian (1948ko uztailaren 9koa) eta sindikatu-kide egiteko eta negoziazio kolektiborako eskubideei buruzko 98. zenbakian (1949ko uztailaren 1ekoa), ezarritakoari jarraituz —Espainiak 1977an berretsi zituen—, konstituziogileak eskubide horren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen eta, horretarako, II. kapituluko lehenengo atalean jaso zuen, bereziki babestutako eskubideekin batera. Sindikatu-askatasuna abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren bidez garatu da. Eskubidearen titulartasunari erreparatuz, EKn formula oso zabala erabili da: «Guztiek dute askatasunez sindikatu-kide egiteko eskubidea». Horrek esan nahi du langile guztiei aitortu behar zaiela, espainiarrak zein atzerrikoak izan (hala ere, azken horien kasuan, ALOren 11.1 artikuluan ezarri da eskubide hori izango dutela Espainian egoteko edo bizitzeko baimena lortzen duten atzerritarrek). Ondore horietarako, langile gisa hartuko dira lan-loturaren mende daudenak zein administrazio publikoen zerbitzura administrazio- edo estatutu-izaerako loturaren mende daudenak (azken kasu horretan, azken horiek sindikatu-kide egiteko duten eskubidearen berezitasunak hartu behar dira kontuan, EKren 28.1 eta 103.3 artikuluetan ezarrita daudenak). Aitzitik, Konstituzioak eskubide horren egikaritza debekatu egin die epaile, magistratu eta fiskalei, jardunean ari diren bitartean (EKren 127.1 art. / SALOren 1.4 art.); eta legeak eskubide horren egikaritza mugatu edo salbuetsi ahal izango die Indar nahiz Erakunde Armatuei edo diziplina militarraren mendeko gainerako kidegoei (EKren 28.1 art.); izatez, eskubide horren egikaritzatik salbuetsita geratu dira SALOren 1.3 art. dela bide. Diziplina militarraren mende ez dauden Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideei dagokienez, horiei kideek modu esklusiboan eratutako sindikatuetan afiliatzeko eskubidea aitortzen zaie 459

Konstituzio zuzenbidearen.indd 459

12/11/07 11:50:14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu