(ULO), onetsi zen. Lege hori apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatu du, hain zuzen ere, Alderdi Sozialistaren Gobernuak onetsia. Edonola ere, Konstituzio Auzitegiak abalatu egin du estatuko legegileak unibertsitate guztietarako antolatze-homogeneotasuna eta homogeneotasun funtzionala duten osagaien sistema bat ezartzea (besteak beste, gai hauek arautuz: unibertsitateen autonomiaren edukia, unibertsitateak sortzeko baldintzak eta horien araubide juridikoa, unibertsitateko organoak, unibertsitateko irakaskuntzen programazio orokorra Unibertsitateko Koordinazio Kontseiluaren bitartez —horretan administrazioetako eta unibertsitateko ordezkariek parte hartzen dute—, unibertsitateen kalitatea ebaluatzeko sistemak, ikerketa-jarduera, ikasleen eskubideak, irakasleak hautatzeko prozesuak, etab.). Bestalde, autonomia-erkidegoek ere unibertsitate arloan eskumenak dituzte, eta horiek euren legerian garatzen dituzte, besteak beste, esparru hauetan: autonomiaerkidegoaren barruan unibertsitate-sistema antolatzea, irakasleak kontratatu eta ordaintzeko araubidea, ikasleen eskubideak, urte anitzeko finantzaketaprogramak onestea, lurralde-esparruan kokatutako unibertsitateen kalitatea ebaluatzea, etab. (maiatzaren 23ko 156/1994 KAE; apirilaren 21eko 75/1997 KAE). 2. Lan-esparruari lotutako eskubideak 2.1. Lanerako eskubidea eta lanbidea edo ogibidea askatasunez aukeratzeko eskubidea EKren 35. artikuluaren arabera, espainiar guztiek lan egiteko eginbeharra eta lanerako eskubidea dute; lanbidea edo ogibidea askatasunez aukeratzeko eta lanaren bidez aurrera egiteko eskubideak dituzte; eta beren beharrizanak eta euren familiarenak asetzeko adina ordainsari jasotzeko eskubidea ere, inoiz sexu-arrazoiengatik bereizkeriarik gertatu gabe. Artikuluan ezarritakoari jarraituz, Legeak langileen estatutua arautuko du. Artikulu horretara bi eskubide desberdin bildu dira, lanerako eskubidea eta lanbidea edo ogibidea askatasunez aukeratzeko eskubidea. Lanbidea edo ogibidea askatasunez aukeratzeko eskubidea (gremioak sortzeko joeraren erreakzio moduan sortu zen) hemeretzigarren mendeko konstituzioetara bildu zen; lanerako eskubidearen konstituzio-aitorpena Alemaniako 1919ko Konstituzioak egin zuen lehenengo, eta gero Bigarren Mundu Gerraren ostean sortutako konstituzioetara orokortu zen. Nazioartean, bi eskubideak hurrengo hauetan agertzen dira: EGKENIren 6. art., EGAren 1. art. eta EBOEAen 15. art. Espainiako antolamendu juridikoan, eskubide hori ez da I. tituluko II. kapituluko lehenengo atalean jaso (horrela babes berezia izango luke), ezta III. kapituluan ere (horrela, praktikan, arau pro457
Konstituzio zuzenbidearen.indd 457
12/11/07 11:50:14