Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 212

rrian esanbidez bildu denik gurasoek eskubidea dutela euren seme-alabek irakaskuntza eurek nahi duten hizkuntzan jasotzea eskatzeko, eurek hautatutako irakaskuntza-zentro publikoan; hau da, hezkuntzarako eskubidera ez da aukera linguistikoarena nahitaez biltzen. Are gehiago, Konstituzio Auzitegiaren esanetan, hezkuntzarako eskubideak ez dakar berarekin botere publikoek hezkuntza-arloan duten jarduera irakaskuntza-hizkuntzan interesa dutenen aukera askeak baldintzatzea. Beraz, autonomia-erkidego elebidunetan, botere publikoek (Estatua eta autonomia-erkidegoa) ahalmena dute irakaskuntzan bi hizkuntza koofizialak erabiltzeko komunikaziohizkuntza moduan, hezkuntza arloko eskumen-banaketarekin bat etorriz. Horrenbestez, onartu egingo litzateke botere publikoek askatasun zabala dutela irakaskuntzaren araubide linguistikoa ezartzeko; izan ere, hizkuntza koofizialetako bat irakaskuntzatik baztertu ezin duten arren, ez dute betebeharrik horien artean berdintasun absolutua bermatzeko. 1.4. Unibertsitateen autonomia Amaitzeko, EKren 27.10 artikuluan unibertsitateen autonomia aitortu da, legeak ezartzen dituen baldintzetan. Konstituziogileak Unibertsitateen oinarrizko eskubide moduan aitortu du (gogoan izan behar da hiru unibertsitate mota daudela: publikoak, pribatuak eta Eliza Katolikoaren Unibertsitateak —Espainiaren eta Egoitza Santuaren arteko akordioak direla bide aitortuak—), eta gehieneko babesa eman nahi izan dio, lehenengo tituluan ezarri baitu, II. kapituluko lehenengo ataleko oinarrizko eskubide eta askatasunen artean. Konstituzio Auzitegiaren esanetan, horren oinarria askatasun akademikoa da, Konstituzioan kontzeptu orokor moduan formulatuta egon ez arren, bi alderdi zehatzei dagokienez agertzen baita: katedra-askatasuna askatasun indibidual moduan, eta unibertsitateen autonomia alderdi instituzional moduan (otsailaren 27ko 26/1987 KAE; otsailaren 23ko 58/1989 KAE). Eskubide horren edukira bilduko lirateke, besteak beste, unibertsitateek euren estatutuak eta barne-araubideko arauak egiteko duten autonomia; gobernuorganoen hautaketa, izendapena eta ordezkapena; aurrekontuak eta ondasunen administrazioa egin, onetsi eta kudeatzea; langileak hautatu, trebatu eta sustatzea; ikasketa- eta ikerketa-planak egitea; ikasleak onartu eta ebaluatzea; tituluak ematea, etab. (KAE hauek: ekainaren 6ko 106/1990; ekainaren 6ko 130/1991; martxoaren 21eko 75/1997). Lege-eraketako eskubidea denez, legegileak ezarritako arauketari arreta berezia eskaini behar zaio. Estatuko legegileari dagokionez, Gobernu sozialistak abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoa, Unibertsitatea Eraldatzekoa (UEL) onetsi zuen, eta Alderdi Popularraren agintaldian, horren ordez, gaur egun indarrean dagoen abenduaren 21eko 6/2001 Legea, Unibertsitateena 456

Konstituzio zuzenbidearen.indd 456

12/11/07 11:50:14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu