Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 207

gabezia eta desabantailak konpentsatzeko laguntzak jasotzea, gehienbat, horiek hezkuntza-sisteman sartzea eta bertan irautea eragozten edo zailtzen badute; gizarte-babesa izatea hezkuntza-esparruan, familia-ezbeharren edo istripuen kasuetan, etab.) 1.3. Irakaskuntza-askatasuna Irakaskuntza-askatasuna, EKren 27.1 artikuluak aldarrikatua, Konstituzio Auzitegiak honela definitu du: askatasun ideologiko eta erlijiosoaren eta pentsamendu, ideia eta iritziak askatasunez adierazi eta zabaltzeko eskubidearen proiekzioa da, eta hurrengo hauek biltzen ditu: irakaskuntza-zentroak sortzeko askatasuna, konstituzio-printzipioei zor zaien begirunearen barruan (EKren 27.6 art.), irakasleek irakaskuntza-eginkizuna askatasunez garatzeko duten eskubidea, hau da, «katedra-askatasun» izenekoa (EKren 20.1.c. art.) eta gurasoek duten eskubidea euren seme-alabak heziketa erlijioso eta morala har dezaten, beraien uste sendoekin bat etorriz (EKren 27.3 art.) (1976ko abenduaren 7ko GEEAE —Kjeldsen, Busk Madsen eta Pedersen kasua—; 1982ko otsailaren 25eko GEEAE —Campbell eta Cosans kasua—; KAE hauek: otsailaren 13ko 5/1981; martxoaren 29ko 47/1985; ekainaren 27ko 77/1985). Amaitzeko, irakaskuntza-askatasunaren esparruan, hizkuntza-araubidearen inguruan ere arazoak planteatu dira (KAE hauek: azaroaren 27ko 195/1989 eta abenduaren 23ko 337/1994; uztailaren 17ko 134/1997); puntu hori atal honen amaieran labur-labur jorratuko dut. a) Irakaskuntza-zentroak sortzeko askatasuna (EKren 27.6 art.): Konstituzioan, 1869ko eta 1876ko Konstituzioen aurrekariei jarraituz, pertsona fisiko eta juridikoei irakaskuntza-zentroak sortzeko askatasuna aitortu zaie, konstituzio-printzipioen errespetuaren barruan. Bestalde, HELOren 21. artikuluan aurreko hori ñabartu eta hurrengoa ezarri da: pertsona fisiko edo juridiko orok, izaera pribatua eta Espainiako naziotasuna izanik, askatasuna du irakaskuntza-zentro pribatuak sortu eta zuzentzeko, Konstituzioa eta lege honetan ezarritakoa errespetatuz gero; horrez gain, Legean ezarritakoaren arabera, ezin izango dira zentro pribatuen titular izan hezkuntzaadministrazioan zerbitzuak ematen dituzten pertsonak (administrazioaren neutraltasun-printzipioaren ondorio bat da), zigor-aurrekariak dituztenak, epai judizial irmoaren bidez eskubide hori egikaritzeaz esanbidez gabetuak izan direnak eta pertsona juridikoak, baldin eta lehen deskribatutako pertsonek zuzendaritza-karguak badituzte pertsona juridiko horietan, edo sozietate-kapitalaren 100eko 20a edo hori baino gehiago haien titulartasunpekoa bada. Zentro horiek ireki eta funtzionatzeko administrazio-baimena behar da, eta hori HELOren 14. artikuluak eskatu betekizunak betetzen ba451

Konstituzio zuzenbidearen.indd 451

28/12/07 09:54:42


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.