Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 204

dea Arautzekoa (HELO), onetsi zen. Hori osatzeko, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoa (LOGSE), eta Irakaskuntza Zentroen parte-hartze, ebaluazio eta gobernurako azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoa eman ziren. Horrekin batera, PPko Gobernuak bere legea onetsi zuen, abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoa, hezkuntzaren kalitateari buruzkoa. Lege hori PSOEko Gobernuak onetsitako lege baten bidez indargabetu da: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzakoa (HLO). Amaitzeko, ez da ahaztu behar hezkuntza-esparrua autonomia-erkidegoek kasuan kasuko autonomia-estatutuetan bereganatu duten eskumena dela, baina kontuan izan behar da autonomia-erkidego horiek, arauketan, EKren 27. artikuluaz gain Estatuak hori garatzeko emandako oinarrizko legeria ere bete behar dutela. Izan ere, Estatuaren eskumenak dira Lege Organikoak ematea (eta, nola ez, EKren 27. artikulua garatzeko legeek lerrun hori izan behar dute, EKren 81. artikuluak hala eskatzen duelako) eta titulu akademiko eta profesionalak lortu, eman eta homologatzeko baldintzen arauketari eta 27. artikulua garatzeko oinarrizko arauei buruzko guztia (EKren 149.1.30 art.). Hezkuntza-esparruari buruzko arlo gehienen arauketa zaila izan ohi da eta polemika ugari eragin ohi du. Horrek, askotan, Konstituzio Auzitegia esku hartzera behartu du, eta planteatutako errekurtso eta gatazkei erantzutean, eragin handiko jurisprudentziadoktrina finkatu du (KAE hauek: otsailaren 13ko 5/1981; otsailaren 22ko 6/1982; urriaren 27ko 87/1983; martxoaren 29ko 47/1985; ekainaren 27ko 77/1985; uztailaren 10eko 86/1985; uztailaren 24ko 93/1985; uztailaren 6ko 122/1989; martxoaren 23ko 38/1992; urriaren 16ko 147/1992; ekainaren 13ko 131/1996; abenduaren 23ko 337/1994; uztailaren 17ko 134/1997; irailaren 20ko 18/2001, etab.). 1.2. Hezkuntzarako eskubidea EKren 27.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, hezkuntzaren helburua giza nortasuna oso-osorik garatzea izango da, betiere bizikidetasunaren printzipio demokratikoak, eta oinarrizko eskubideak nahiz askatasunak errespetatuz. Bestalde, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren esanetan, irakaskuntza heziketa da eta hezkuntza, sinesmenak, ohiturak eta balioak irakastea (1982ko otsailaren 25eko GEEAE —Campbell eta Cosans kasua—). Konstituzio Auzitegiak prestazio-eskubide gisa definitu du, eta hori dela bide, botere publikoei zerbitzu hori ematea eskatu ahal zaie (uztailaren 10eko 86/1985 KAE). Zerbitzu horrek ez ditu mota guztietako irakaskuntzak biltzen, baizik eta «irakaskuntza arautu» izenekoak, hau da, Herri Administrazioek egindako plangintza eta programazio orokorraren objektu di448

Konstituzio zuzenbidearen.indd 448

5/12/07 11:44:35


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu