Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 203

15. ikasgaia

Eskubideak, askatasunak eta ekonomia eta gizarte printzipioak

1. Hezkuntzari lotutako eskubideak 1.1. Sarrera EKren 27. artikulura eskubide eta askatasunen multzo bat bildu da, ÂŤhezkuntzari lotutako eskubideakÂť kategoria orokorraren barruan sar dezakeguna. Artikulu hori Konstituzioaren idazketa-prozesuan gehien eztabaidatu zenetako bat izan zen; benetan luzea da, hamar atal ditu eta (horren edukiari katedra-askatasunerako eskubidea gehitu beharko litzaioke, 20.1.c artikulura bildua, baina 27. artikuluan ezarritako eskubideekin lotura estua duena). Hala ere, eskubide hori praktikan nola aplikatu behar den erabakitzeko askotariko ikuspegiak daude. Horrez gain, lehenengo tituluko 2. kapituluaren lehenengo atalean kokatuta dagoenez, babes berezia du eta konstituziogileak garrantzi handia eman ziola erakusten du. Ohiko moduan, artikuluaren testuak legegileak garatu beharreko gai asko irekita utzi ditu, eta, hain zuzen ere, geroko legegintza-garapenean jarri dira agerian indar politiko desberdinek hezkuntza-esparruari buruz dituzten ikuskera desberdin eta aurkakoak. Horrela, artikuluaren legegintzagarapenean akordioa lortu beharrean, gutxiengoena izanda ere, gobernu bakoitza bere erara garatzen ahalegindu da, eta horrek etengabeko legegintza-aldaketak eragin ditu parlamentu-gehiengo desberdinen arabera: UCD agintean zegoela, uztailaren 19ko 5/1980 Lege Organikoa onetsi zen, Eskola-zentroen Estatutua arautzekoa (LOECE). PSOE agintean zegoela, horren ordez uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubi447

Konstituzio zuzenbidearen.indd 447

5/12/07 11:44:34


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.