Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 193

benetako babes judiziala lortzeko eskubidera ez dela errekurtsoa egiteko eskubidea nahitaez biltzen. Nolanahi den ere, zigor-prozesuaren esparruan bildu egiten da, EGKENIn ezarritakoaren arabera. Itun horren 14.5 artikuluan ezarri da kondenatuek eskubidea dutela goi-auzitegi batek haien kasua berrikusteko. Horren eraginez, Konstituzio Auzitegiak ulertu du Espainiako legegileak zigor-ordenan baliabideen sistema bermatu behar duela, eta epaile edo auzitegi batek goiko auzitegi bati emandako zigor-epaiari errekurtsoa jartzeko aukera egon behar dela beti (urriaren 21eko 140/1985 KAE; urriaren 29ko 169/1996KAE). 6. Eskariak egiteko eskubidea Eskariak egiteko eskubidea herritartasun kontzeptuari lotutako eskubide tradizionaletako bat da (ius activae civitatis). Antolamendu juridikoan EKren 29. artikulura bildu da. Artikulu horretan banaka nahiz taldeka eskariak egiteko eskubidea jaso da, betiere idatziz, eta legeak onartzen duen eran eta ondoreekin. Printzipioz espainiarrentzat ezarri da (29.1 art.), baina Indar edo Erakunde Armatuetako kideek eta diziplina militarraren mendeko gainerako kidegoetakoek bakarka baino ezin izango dute eskubide hori egikaritu, betiere beren legeria berezian xedatutakoarekin bat etorriz. Eskariak egiteko eskubideak eginkizun garrantzitsua izan zuen iraganean, herritarrek botere publikoei (batez ere, Koroari) kexak, aldarrikapenak, etab. planteatzeko bide garrantzitsua baitzen. Gaur egun, irismen desberdina du, xede horiek lortzeko beste bide batzuk daude eta. Zalantzarik gabe, eskubide subjektiboak eta interes legitimoak babesteko tresnarik garrantzitsuena benetako babes judiziala lortzeko eskubidea da, EKren 24. artikulura bildutakoa, baina beste bide batzuk ere badaude, esaterako, artekariak eta autonomia-erkidegoetan eta Europar Batasunean erakunde horrek dituen baliokideek eskainitakoak. Azken buruan, gaur egun, eskariak egiteko eskubidea graziazko edo zuhurtziazko gaietara zuzenduta dago, eta ez babesteko bide eragingarriagoak dituzten eskubide subjektiboetan edo interes legitimoetan oinarritutako uzietara. Horregatik, egile batzuen esanetan, nola edo hala, eskariak egiteko eskubidea bigarren mailan dago orain, izaera ordeztailea baitu, baina garrantzi handia izan dezake hainbat erakundek egikaritzen badute, besteak beste, sindikatuek, enpresa-elkarteek edo ekonomia- eta gizarte-interesak defendatzen dituzten beste batzuek. Ikusi dugunez, EKren 29.1 artikuluak garapen-legera igortzen du eta, gaur egun, eskariak egiteko eskubidea arautzen duen legea azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoa da. Lege hori EKren 29.1 artikuluan ezarritakoaz harago doa, eskubidearen titularrak espainiarrak izateaz gain pertsona fisiko edo juridiko guztiak direla ezarri baitu, naziotasuna kontuan har437

Konstituzio zuzenbidearen.indd 437

12/11/07 11:50:10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.