Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 190

ebazpen ziodunean legean ezarritako arrazoia dela bide adierazi behar da, edonola ere, betearazpenari mesede egiten dion esanguran interpretatu behar dela. Modu horretan, Konstituzio Auzitegiaren ustez, betearazpena ukatzea ezin da nahierakeriaz eta arrazoitu gabe egin, eta ezin da oinarritu egon ez dagoen arrazoiren batean ez oinarrizko eskubidea murrizten duen interpretazio batean ere ez (martxoaren 12ko 33/1987 KAE). d) Atzerapen bidegabeak debekatzea: ebazpen judizialen betearazpenarekin zuzenean lotuta, Konstituzioan atzerapen bidegabeak debekatu egiten direla esan behar da. GEEAren jurisprudentzia-ildo bati jarraituz (1981eko maiatzaren 6ko GEEAE —Buchholz kasua—, 1983ko uztailaren 13koa —Zimmermann eta Steiner kasua—, 1986ko maiatzaren 29koa —Deumeland kasua—), Konstituzio Auzitegiak argi utzi du kontua ez dela epaiketa azkarrerako eskubidea izatea, baizik eta prozesua epailearen justifikaziorik gabeko jarduerarik eza edo hirugarrenen bidegabeko eragina dela-eta ez atzeratzeko eskubidea izatea. Hau da, auzia «arrazoizko» epean ebazteko eskubidea soilik jaso da, eta arrazoizko epean gauden edo, aitzitik, Konstituzioan debekatutako bidegabeko atzerapenen aurrean gauden zehazteko, hainbat faktore hartu behar dira kontuan, besteak beste, auziaren konplexutasuna, auzilariaren eta agintarien jokabidea, eta auzitik haientzat ateratzen diren ondorioak, baita denbora-marjina arruntak ere antzeko prozesuetan. Modu horretan, epe horiek zabal gainditzen dituzten kasuak bidegabeko atzerapenaren kasuak izango lirateke (urtarrilaren 23ko 5/1985 KAE; maiatzaren 8ko 81/1989 KAE; otsailaren 28ko 69/1994 KAE). 5.2. Berme osagarriak zigor-prozesuan Amaitzeko, konstituziogileak nahi izan du benetako babes judiziala lortzeko eskubideak berme zehatz batzuk izatea zigor-prozesuari dagokionez. Berme horiek EKren 24.2 artikuluan jaso ditu. Hau da, zigor-prozedurari EKren 24.1 artikuluak mota guztietako prozedurei emandako bermeez gain, EKren 24.2 artikuluaren berme osagarriak ere aplikatu ahal zaizkio. Azken buruan, akusatuaren errugabetasun-printzipio saihestezina (in dubio pro reo) abiapuntua denez, konstituziogileak zigor-prozesuari berme osagarriak eman nahi izan dizkio, epailearen inpartzialtasuna gehiago bermatzeko, akusatuaren defentsa-bideak indartzeko eta prozesuari betekizun zehatz batzuk betetzea eskatzeko, hurrengo hau bermatu ahal izateko: kondenaren kasuan, ez da inolako nahierakeriarik egon eta kondena emateko kondenatuaren erruduntasunaren inguruan erabateko ziurtasuna egon da. Berme gehigarri horiek honela laburtu ditzakegu: Lehenengo eta behin, akusatuari bere aurka formulatutako akusazioari buruzko informazioa eman behar zaio; izan ere, inor ezin daiteke defen434

Konstituzio zuzenbidearen.indd 434

5/12/07 11:44:32


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2) by elkarmedia - Issuu