izan ez arren, Europar Batasuneko herritarrak badira (EETren 19.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz) edo Espainiako herritarrei tratatu bidez sufragio pasiborako eskubidea ematen dieten herrialdeetakoak badira, betiere, Espainiako legeak hautatua izateko eskatzen dituen betekizunak betetzen badituzte eta jatorrizko estatuan sufragio pasiborako eskubidea kendu ez badiete. Europako Parlamenturako hauteskundeetan sufragio pasiborako eskubideari dagokionez, kasua EKren 13.2 artikuluan ezarri ez den arren, EKren 23.2 eta 93. artikuluak elkarrekin interpretatuta eta EETren 19.2 artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, HAOLOren 210 bis artikuluaren bidez ezarri da Europako Parlamenturako hauteskundeetan Espainian bizi diren pertsona guztiak hauta daitezkeela, naziotasun espainiarra izan ez arren Europar Batasuneko herritarrak badira, Europako Erkidegoko zuzenbidean ezarritakoaren arabera, jatorrizko estatu kidean sufragio pasiboaren eskubidearen titularrak badira eta Espainiako legerian espainiarrentzat hautagai izateko ezarri betekizunak betetzen badituzte (ezin dira hautatu HAOLOren 154.1 eta 2 artikuluetara bildutakoak, HAOLOren 210 bis artikuluko bigarren paragrafoan ezarritako Ăąabardurarekin). 4.2.2. Eginkizun publikoetara heltzeko eskubidea EKren 23.2 artikuluak bigarren eduki bat du, hain zuzen ere, eginkizun publikoetara heltzeko eskubideari dagokiona. Hau da, ez da agortzen hautazko kargu publikoetara heltzearekin, hautaketa ez diren beste prozedura batzuekin betetzen diren eginkizun eta lanpostuetara ere hedatzen da, esaterako konkurtsora, oposizioetara, etab., betiere, funtzionario publikoak badira, estatukoak, autonomia-erkidegoetakoak edo toki-araubideko erakundeetakoak (otsailaren 15eko 24/1990 KAE). Ikusi dugunez, EKren 23.2 artikuluak ÂŤlegeek ezartzen dituzten betekizunetaraÂť igortzen duenez, legegileak finkatuko ditu eginkizun publikora heltzeko betekizunak, betiere, Konstituzioak 103.3 artikuluan esanbidez ezarritako beste muga bat errespetatzen bada. Hain zuzen ere, artikulu horretan ezarri da, legeak eginkizun publikora heltzea arautuko duela, meritu- eta gaitasunprintzipioen arabera. Hala ere, berdintasun-printzipioa aztertzean ikusi dugun moduan, 9.2 eta 14. artikuluak elkarrekin interpretatzean, legegileari ahalmena eman ahal zaio ekintza positiboko neurriak hartzeko tradizioz baztertuta egon diren kolektiboak funtzio publikora heldu daitezen, esaterako, emakumezkoak edo desgaitasunen bat duten pertsonak (urriaren 3ko 269/1994 KAE). Beraz, Konstituzio Auzitegiak, EKren 23.2 artikulua interpretatzean argi utzi du legegileak ezin duela bereizkeriarik egin pertsona jakin batzuen alde edo aurka. Modu horretan, funtzio publikora heltzeko oposizioen eta 428
Konstituzio zuzenbidearen.indd 428
12/11/07 11:50:09