Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 181

tsita daude epai judizial irmoa dela bide ezinduta daudenak eta baimen judizialarekin ospitale psikiatrikoan barneratuta daudenak, baita epai judizial irmoa dela bide sufragio-eskubideaz gabetuta dauden pertsonak ere, kondena betetzen duten bitartean. 4.2. Funtzio eta kargu publikoetara heltzeko eskubidea EKren 23.2 art.aren arabera, herritarrek eskubidea dute, orobat, berdintasun-baldintzetan funtzio eta kargu publikoetara heltzeko, legeek ezartzen dituzten betekizunekin. Beraz, banan-banan aztertuko ditugun bi alderdi bildu dira: kargu publikoetara heltzeko eskubidea (sufragio pasiboa) eta funtzio publikoetara heltzeko eskubidea. Testuaren barruko oharra dela bide («legeek ezartzen dituzten betekizunekin»), 23.1 artikuluko sufragio aktiboaren arauketatik bereizten da. Sufragio aktiboak ez du baldintzarik, baina bigarren paragrafoak legerian ezarritako betekizunetara jotzen du. Hau da, herritar guztiak, herritar izateagatik, ezin dira heldu kargu edo eginkizun publikoetara. Horren ordez, eskubide horrek lege-itxura du eta legegileak betekizunak sartu ditzake hauteskundeetarako hautagai izateko edo eginkizun publikoetara heltzeko, betiere, berdintasun-printzipioari eusten bazaio, hau da, legerian ezarritako betekizunak dituzten herritarren artean berdintasuna badago. Legegileak ez du askatasun absoluturik betekizun horiek zehazteko; izan ere, arauketa horrek beste konstituzio-manu batzuetan ezarritakoa errespetatu behar du. 4.2.1. Sufragio pasiborako eskubidea EKren 23.2 artikuluan, izaera publikoa duten ordezkaritza-organoen hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea babestu da (Gorte Nagusiak, autonomia-erkidegoetako parlamentuak, toki-erakundeak, Europako Parlamentua), hau da, «sufragio pasibo» deitzen den hori. Konstituzio Auzitegiak argi utzi du artikulu horrek ez duela babesten lanbide publikoak ez diren kargu edo eginkizunetara heltzea, besteak beste, ordezkaritza-karguetara edo kargu korporatiboetara (uztailaren 14ko 149/1988 KAE). Horrez gain, Konstituzio Auzitegiaren esanetan, konstituziogileak eskubide hori egikaritzeko betekizunei dagokienez legeriara jotzen duenez, legegileak hauteskunde-eredu bat edo beste bat hauta dezake (betiere, Konstituzioak hauteskunde zehatz batzuetarako ezarritakoa errespetatuz, Diputatuen Kongresurako hauteskundeetan egiten duen moduan, horietan proportziozko ordezkaritzaren irizpidea ezarri baitu —68.3 art.—); hautatua izateko botoen gutxieneko ehunekoak ezarri ditzake (azaroaren 16ko 193/1989 KAE) edo hautagaiak karguaz jabetzeko betekizun jakin batzuk 425

Konstituzio zuzenbidearen.indd 425

12/11/07 11:50:09


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.