Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 178

eta abarren aurkakoak diren elkarteen jardunak), EOLOren 40. artikuluan ezarritakoaren arabera. 4. Parte-hartze politikorako eskubideak Eskubide politikoen artean, estatuaren borondatea eratzen parte hartzeko eskubideak, EKRen 23. artikulura bildutakoak, hau da, kargu publikoak hautatzeko eta hautatuak izateko eskubideak, funtsezkoak dira zuzenbideko estatu demokratikoan, Espainiako Konstituzioan ezarri den horretan. Egia esan, parte-hartzea sustatzea konstituzio-manua da, eta ez da parte-hartze politikora soilik mugatzen, askoz harago baitoa; izan ere, EKren 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, botere publikoei dagokie «...herritar guztien parte-hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere». Hori dela eta, konstituzio-testuak parte-hartzeari zenbait aipamen egiten dizkio artikuluetan, eta, besteak beste, hauek aipatzen ditu: parte-hartze politikoa (23. art.), atal honetan aztertuko duguna; gazteek politika, gizarte, ekonomia eta kulturaren garapenean parte-hartze aske eta eragingarria izan dezaten (48. art.); herritarrei entzutea, haiei dagozkien administrazio-xedapenak prestatzeko prozeduran (105 a art.); herritarrek Justizia Administrazioan parte hartzea (125. art.), interesdunek Gizarte Segurantzan parte hartzea (129.1 art.); enpresetan parte hartzea (129.2 art.), etab. Zehatz esanda, eta parte-hartze politikorako eskubideari dagokionez, konstituziogileak eskubide hori modu berezian babestu nahi izan du, kargu publikoak hautatzeko —sufragio aktiboa— zein kargu publikoetarako hautatua izateko —sufragio aktiboa— aukera eta funtzio publikoetara heltzeko eskubidea EKren 23. artikulura bildu baititu. Horiek babes berezia duten oinarrizko eskubideen multzoaren barruan sartu ditu, eta ez du horrelakorik egin parte hartzeko beste modu batzuekin, horien konstituzio-babesa modu berezian babestutako oinarrizko eskubideen multzotik kanpo baitago (uztailaren 17ko 119/1995 KAE). 4.1. Sufragio aktiborako eskubidea EKren 23.1 artikuluaren arabera, herritarrek arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea dute, zuzen-zuzenean nahiz ordezkarien bidez; ordezkariok askatasunez hautatuko dira, sufragio unibertsalaren bidez, aldizka egindako hauteskundeetan. Konstituzio Auzitegiaren berbetan, artikulu horretan aitortutako eskubidea hainbat erakundetako hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzkoa da, besteak beste, Gorte Nagusietan, autonomia-erkidegoetako parlamentuetan, toki-erakundeetan edo Europako 422

Konstituzio zuzenbidearen.indd 422

12/11/07 11:50:08


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.