erabaki dezake bere lana zabaldu behar den edo ez, zabalkundea bere izenean egin behar den, goitizena erabiliz edo modu anonimoan, lanaren egilea dela aitortzea eta lan horren osotasuna errespetatzea eska dezake, eta lan hori desitxuratzea, aldatzea edo lanari eraso egitea debekatu dezake, lanaren jabearen eskubideak ere kontuan hartuta. Esparru horietan eztabaidatu daiteke jabetza intelektualaren babesetik eratorritako eskubide baten aurrean edo ekoizpen eta sortze literario edo artistikorako askatasunaren oinarrizko eskubidearen ohiko edukiaren aurrean gauden. 1.8. EKren 20. artikulura bildutako oinarrizko eskubideen mugak EKren 20. artikulura bildutako askatasunek mugak dituzte, oinarrizko beste eskubide guztien moduan, eta muga horiek Konstituziora bildu dira esanbidez. Beste horrenbeste gertatzen da giza eskubideen nazioarteko testuetan, esaterako GEEHren 10.2 artikuluan. Horretan eskubide mota hauetarako mugak ezarri dira, besteak beste, segurtasun nazionala, lurralde-osotasuna, segurtasun publikoa, ordenaren defentsa eta delituaren prebentzioa, osasunaren edo moralaren babesa, inoren izen ona edo eskubideak babestea, informazio konfidentzialen zabalkundea eragoztea edo botere judizialaren agintea eta inpartzialtasuna bermatzea. Bestalde, EKren 20.4 artikuluan esanbidez ezarri dira 20. artikuluko askatasunen mugak, hain zuzen ere, I. tituluan eta titulu hori garatzen duten legeen manuetan aitortutako eskubideen errespetua; eskubide hauek esanbidez aipatu dira: ohorerako, intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubideak eta gazteen eta haurren babeserako eskubideak. Horrenbestez, EKren 20. artikuluko askatasunen muga guztiak 20.4 artikuluan zehatz ezarritako mugaren batean oinarritu behar dira, Konstituzioaren araberakoak izateko. Azter ditzagun muga horiek banan-banan: a) I. tituluan eta titulu hori garatzen duten legeen manuetan aitortutako eskubideak: klausula hori irekiegia da eta, azkenean, epaileek haztatu beharko dituzte gatazkan dauden eskubideak eta haiek erabaki beharko dute zeini ematen dioten lehentasuna. Doktrinak I. tituluaren garapen-legeei dagokienez auzi bat planteatu du. Hain zuzen ere, Konstituzioak I. tituluaren garapen-lege guztiei aipamen egiten diela ulertzen du, garapen-lege orokorrak barne hartuta, eta ez eskubideak garatzen dituztenak soilik. Horrek esan nahi du garapen-lege orokor horien xedea balio eta interes kolektiboen babesa izan daitekeela konstituzio-eskubide jakin baten garapena baino. Arazoaren giltzarria legegileak bide horretatik zein muga ezar ditzakeen jakitea da. Ez dago zalantzarik oinarrizko beste eskubide batzuen edo I. titulura bildutako eskubideen funtsezko edukitik eratorritako mugen inguruan, edo esanbidezko mugetatik eratorritakoen inguruan (oho410
Konstituzio zuzenbidearen.indd 410
12/11/07 11:50:06